UKABILEZ KOLPE
Ukabilez Kolpe ekimenaren laugarren edizioa antolatu dute larunbat honetarako Gasteizen. Honen inguruan hitz egin dugu antolatzaileekin.
Zer da Ukabilez Kolpe?
Ukabilez Kolpe Gasteizko Mugimendu Sozialistak azken lau urteetan antolatu duen boxeo-erakustaldia da. Aurten ekainaren 13an izango da, beti bezala Gasteizen; zehazki, Burgos kaleko 15. zenbakian.
Ze helbururekin antolatzen duzue Ukabilez Kolpe?
Antifaxismoa eta antiarrazismoa oinarri dituzten borroka-espazioak sortzea da gure helburuetako bat. Horregatik antolatzen dugu Ukabilez Kolpe, besteak beste.
Erreakzioa indartzen ari da: ideia arrazistak zein klasistak zabaltzearekin batera, kontziente gara faxismoa gero eta espazio gehiago bereganatzen ari dela maila guztietan. Erreakzioa zein faxismoa indartzen ari den garaiotan, antifaxismoa oinarri duten espazioak sortzea ezinbestekotzat jotzeaz gain kirola ere klabe horietan politizaziorako espazio gisa garrantzitsutzat jotzen dugu.
Gimnasioetan joera erreakzionario hori ere islatzen da: jarrera matxistak, arrazismoa, faxisten presentzia edota poliziaren presentziak nabarmen egin du gora, eta normalizatzen ari dira. Kirol taldeetan ere, espazio guztietan bezala, honen aurka egitea eta bestelako kirol eredu bat lantzea dugu xede.
Gainera, krisi-garaiak bizi ditugu, eta lan- zein bizi-baldintzen okertze orokorra pairatzen ari gara. Gimnasioen prezioak berez garestiak dira, eta etengabe gora doaz; horrek langile askori kirola eta aisialdiaz gozatzeko aukera ukatzen die.
Aurten boxeo-tailer bat ere egingo duzue. Azalduko zenukete zertan datzan?
Aurten, berrikuntza gisa, entrenamendu ireki bat antolatu dugu Ibon Larrinagarekin. Helburua da doako eta kalitatezko kirol-eskaintza aldarrikatzea, baita erreakzionario eta poliziarik gabeko gimnasioak ere.
Bestetik, testuingurua gero eta bortitzagoa den honetan, elkarrekin gure burua defendatzen ikasteko espazio bat eskaini nahi dugu. Helburua da etorkizuneko erasoei aurre egiteko tresnak eskuratzea eta kolektiboki indartsuago bihurtzea.
Entrenamendua 17:00etan izango da, eta Ibon Larrinagak gidatuko du. Irekia izango da; edonor animatu daiteke parte hartzera, aurretik boxeoa praktikatu duen ala ez kontuan hartu gabe.
Etxean eskularruak dituenak ekartzea gomendatzen dugu. Hala ere, guk ere eskularruak eramango ditugu, guztien eskura egon daitezen. Entrenamenduak ordubeteko iraupena izango du.
Eta erakustaldiaz zer esan dezakezue?
Boxeo-erakustaldia 19:00etan hasiko da, eta guztira zazpi borrokaldi izango dira.
Gure helburuetako bat da aisialdi-eredu indibidualista eta kontsumistaren aurrean doako eta irekia den aisialdi-eredu bat eskaintzea. Erakustaldian ez dago ez irabazlerik ez galtzailerik.
Boxeoak berezko dituen balioak —laguntasuna, errespetua eta diziplina— sustatu nahi ditugu. Horregatik, giro ona nagusitzen da bai borrokalarien artean, bai ikustera hurbiltzen den jendearen artean.
Beraz, animatu eta etorri ekainaren 13an entrenamenduaz eta erakustaldiaz gozatzera.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
