Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 376 – beti arte, Carlos!
Gaurko programa Hala Bedi irratiko kide zen Carlos Tangueria-ren omenez egin dugu. Berak zioen moduan “la música es una mezcla milagrosa”, bai, musika nahasketa miraritsua da. Eta hori azpimarratzeko, bertsioz betetako sesio bat grabatu dugu. Kanta mitikoak, ezagunak, berezitxoak eta arrarotxo xamarrak bildu ditugu, belarri zorrotzenen plazerrerako… Musika popularren historia bertsio luze eta sakon baten istorioa baino ez da… Ea gogoko duzuen!
0- Joe Maize & his Cordsmen – Misirlou 1- James ‘Iron Head’ Baker & Group – Black Betty 1- Leadbelly – Black Betty 3- Manfred Mann – Big Betty 4- John Lee Hooker – I need some money 5- Jenny Rock – Le train pour Memphis 6- Cathy Rich – Wild thing 7- Los Yaki – De dia y de noche 8- The Thanes – It’s all over now, baby blue 9- The Fleshtones – I surrender 10- Federico y su Combo Latino – Gato negro 11- Aquarius & Luiz Antonio – Pais tropical 12- Taggy Matcher & Birdy Nixon – Tighten up 13- Monkey Jhayam & Prince Fatty feat. Shniece McMenamin – Ven comigo / 90% of me is you 14- Red Soul Community – These boots are made for walking 15- Iseo & Dodosound – Chan chan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!