Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 335 – unibertso paraleloak
Kanten bidez beste planeta eta dimentsio batzuetara bidaiatzeko xedearekin sesio berria prestatu dugu. Atsegin ditugun soinuen artean saxofoi sutsuak, ahots leunak, kitar bortitzak, melodia dotoreak, erritmo astintzaileak, akorde alaiak, letra esanguratsuak, estilo bikainak… hitz gutxitan, doinu ilun argitsuak maite ditugu. Gaurkoan berreskuratu ditugunen artean, R&B baikorra, country zingiratsua, doo-wop exotikoa, mod-soul elegantea, soul arina, garage gogotsua, funk eta soul bizia, afrobeat independentista, boogaloo pizgarria, eta reggae perla goxo pare bat. Dastatu & dantzatu!
0- Paul Orwell – The wild walk 1- LaVern Baker – Lots and lots of love 2- Jimmy Walker – Swamp country 3- The Delcos – Arabia 4- The Riots – Out of control 5- Dave Antony – Hide & seek 6- The Jay Vons – Wanty you tomorrow 7- Mouse & the Traps – Lie, beg, borrow & steal 8- Zebra – Simple song 9- The Groovy Family – It’s alright 10- Biosis Now – Independent Bahamas 11- El Gran Combo – Shake it baby 12- Blundetto & Ken Boothe – Have a little faith 13- The Crabs Corporation feat. Jen Belle Stars Matthias & Dave Barker – Let It Go
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!