Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 298 – bestelakotasunak nabarmentzen
Maite ditugun soinuen oihartzuna entzuteko aukera berria! Gure programan, abestien bidez, beste lurralde eta beste garai batzuetara bidaiatzen dugu, beste espazio-denbora kordenatu batzuetan kokatuz gure belarriak. Gaurkoan proposatzen ditugun bide alternatiboak, funk-rock bongozalea, R&B leuna, jazz-aren melodia askeak, soul bikaina, krautrock mod fina, western hillbilly pop goxoa, funk basati astintzailea, soul sakon fededuna, garage-psych-groove uruguayarra, break elektro-experimental raperoa, skinhead reggae beroa, eta disco-reggae epela biltzen ditu. Musikaren xarma eta lilura kanta bitxien bidez azpimarratzeko sesio sorgindua! Atera pozoina!
0- Michael Viner’s Incredible Bongo Band – Bongolia 1- Al Brown – Sweet little love 2- George Smith – Out of this world 3- Ernie Washington – Lonesome shack 4- Joy Unlimited – Feelin’ 5- Nita, Rita & Ruby – Rock love 6- Billy Cee & The Freedom Express – Hard times 7- Mel & Tim – Keep the faith 8- Zebra – Simple song 9- OVNI 87 – Siento 10- The Avalanches – Frankie Sinatra 11- The Upsessions & Lee Perry – Sweet pussy bad cat 12-
Anne & Annice Peters – Rock your baby
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!