What the basque: WTB 7 import: teknologia segurtasunaz
Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio bat prestatu dugu gaurkoan. Zer ote da hori ordea? Oraintxe ulertuko duzu!
The Final Straw irratsaiotik harturikoa da gaur entzun eta Arabako uhinetan partekatu dugun lehen podcasta. Interneten gabiltzanean arrasto bat uzten dugu, ondoren publizitatea egindako bidearen arabera agertzen zaizula sumatu duzu inoiz? Eta txat pribatu batean esandakoak ere kontuan hartzen ote dituzte? Zure mugikorrean kokapena pribatuki mantentzen duzula uste duzu? Nola egin GMapsek eta horrelakoek non gauden eta norantz goazen jakin ez dezaten? Horrelako gaiei buruz hitz egingo digu aditu batek gaurkoan. Altarnatiba gisa, anarkisten aparailu miragarri bat proposatzen dizugu: mapa bat! xDDD
Entzungo dugun bigarren podcasta ere irratsaio berekoa da eta mugen inguruan hitz egingo digute: aireportuak, mugikorra enkriptatzeaz, muga pasatzeaz… ondoren guztia komentatuko dugu Hala Bedi irratiko estudioan, Camille izena dugu hiru esatariok, noski!
Espero dugu gaurko saioa gustatzea, gogoratu munduan zehar ingelesez egiten diren irratsaio interesgarrien bila gabiltzala, eta baten bat ezagutuko bazenu, pila bat eskertuko genukeela abisua ematea. Email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera eta tuiterren ere eskura gauzkazu: @halabediWTB
Datorren asteartean (19:00-20:00) izango gaituzu uhinetan berriro. Eman play beheko podcast horri, asko ikasi, gozatu, eta aste on pasa!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!