What the basque: WTB 6 import: ZAD (Zone À Défendre) in Notre Dame des Landes
Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio bat prestatu dugu gaurkoan. Zer ote da hori ordea? Oraintxe ulertuko duzu!
The Final Straw irratsaio anarkistaren atal hau da gaur entzun eta Arabako uhinetan partekatu duguna (2018-04-14ko podcasta). Oso interesgarria da Camille-k azaltzen duena ZAD-eko egoerari buruz… Poliziaren erasoak, barne arazoak, kontra egiteko kausa garbi baten “beharra”…
Espero dugu gaurko saioa gustatzea, gogoratu munduan zehar ingelesez egiten diren irratsaio interesgarrien bila gabiltzala, eta baten bat ezagutuko bazenu, pila bat eskertuko genukeela abisua ematea. Email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera eta tuiterren ere eskura gauzkazu: @halabediWTB
Datorren asteartean (19:00-20:00) izango gaituzu uhinetan berriro. Eman play beheko podcast horri, asko ikasi, gozatu, eta aste on pasa!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!