Alai bedi: Uxue Q, Maddi, Uxue E. eta Izaro:
Hasi dugu ikasturtea!!
2016-2017 ikasturteko lehen irratsaioa duzu hemen entzungai. Irailaren 25ean igorritakoa, EAEko hauteskundeen egunean bertan. Gasteizko umeei galdetuta… Miren eta Pili Zabala ezagutzen omen dituzte. Ea ze emaitza entzuten ditugun arratsean!
Saioan zehar denetarik entzun ahalko duzu: udaran egindako bidaiak, txisteak… Irati Andari buruzkoak, musika instrumentuei, antzinako gizakiei eta galzorian dauden espezieei buruzkoak… Gauza ugari ekarri zuten lau neskato hauek etxetik prestatuta!!
Bestalde, bHITZikeriak atal berria hasi dugu aurten. Saio honetan urtaro honi deitzeko hitzik onena zein den erabaki dugu: udazkena, larrazkena, neguantza edo udagoiena. Zein ote da politena?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!