• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > 348: Liliana Cordova (IJAN)

Uhintifada: 348: Liliana Cordova (IJAN)

 30 apirila, 2019  Uhintifada  0

Aste honetako atalean Liliana Cordova Kaczerginski ekintzaile internazionalista izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Cordova Judu Anti-sionisten Nazioarteko Sareko (IJAN) sortzaileetako bat da: «Indar faxisten eta ultrakontserbadoreen nazioarteko sare bat dago, mundu osoan bere hegemonia ezarri nahi duena, eta Israel sare horretako ezinbesteko osagaia da».

Parisen jaio zen eta haren aita Vilnako (Lituania) ghettoko gudaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. 14 urtez bizi izan zen Israelen, bertan letra hebreera eta hispanoamerikarren ikasketak egin zituen Jerusalemeko Unibertsitate Hebrearrean. Handik Frantziara alde egin zuen berriz, eta bertan pedagogo lanetan aritu zen.

Gaur egun erretiratuta dago eta 2008an, haren mugimenduarekin batera, BDZ kanpainiarekin bat egin zuen. Borroka neketsua darama, plano teorikoan eta praktikoan, Israelgo estatu sionistaren benetako izaera kolonialista eta baztertzailea agerian uzteko.

Bere jardunean doktrina kolonial sionistaren sorrera azaldu digu, eta ukatu egin du Israelgoa sakapen nazionaleko proiektu bat denik. Ohartarazi du beharrezkoa dela sionisten kontakizuna desmuntatzea. Errefuxtu egin du Israelek juduen komunitatearen ordezkaritza bereganatzea.

Salatu du presio talde sionisten esku hartzea nazioarte mailan, eta mundu osoan eskuin muturreko taldeekin dituzten harremanak. Izan ere, ohartarazi du indar faxisten nazioarteko sare bat dagoela, mundu osoan bere hegemonia ezarri nahi duena, Israel sare horretako ezinbesteko osagaia dela, eta horretarako diskurtso islamofoboa baliatzen dutela.

Azaldu du nola gogortu den Israelen diskurtso arrazista, eta horretarako bertako populazio palestinarra desumanizatu egin dutela, horixe baita sionismoaren ideia xenofobo eta supremazistak errotzeko bide bakarra. Adierazi du bertako populazio palestinarraren egoera genozidio geldo bat dela.

Bestalde, salatu du, nola Israelek baliatzen duen kultura, artea, eta baita LGTB mugimenduarekiko ustezko begirunea ere, nazioarteko iritzi publioaren aurrean bere irudia zuritzeko; hori dela eta, aldarrikatu du BDZ mugimenduaren garrantzia Israelgo erregimen sionistaren krimenen normalizazio kanpainia desmuntatzeko.

Azkenik, adierazi du bere nortasun judua ez dela berak hautatutako zerbait, baina internazionalistan den heinean, sionismoaren kontrako lubakian dagoela, eta inor ezin dela antiarrazista izan antisionista ez bada.

  • Uhintifada: 348: Liliana Cordova (IJAN)
    ??:??:??
    20  0 0

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← Traumreise #014 MUGAKO
348: Liliana Cordova (IJAN) →

Avatar photo
Uhintifada

Suscribe to Uhintifada's Podcasts

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT