Uhintifada: Uhintifada 275: Berriz ere, Gasteizek gaitzetsi egingo du Tel Aviveko Maccabiren bisita.
Edizio honetan irratsaio berezia dedikatu diogu datorren abenduaren 29an, Gasteizen, Baskonia eta Tel Aviveko Maccabi aurrez aurre izango dituen saski-baloi norgehiagokari. Israelgo delegaritzak hiria bisitatu duen bakoitzean bezala, boikot ekimen eta protestaldi ugari antolatu dira datozen egunotan eta horien errepasoa egin dugu. Lehenik, kirol arloko boikotaren ikuspegi historikoa izate aldera, Hego Afrikako Apartheid erregimenaren aurkako kanpainian izan zuen garrantziaz aritu gara. Gero, Komite Internazionalistetako Patri izan dugu solaskide. Ekintzaileak parte hartze aktiboa izan du azken urteotan Baskonia eta Maccabiren arteko partidetan burutu diren ekintza zuzenetan. Bere jardunean Maccabiri boikot egiteko arrazoiez aritu zaigu, eta boikoterako baliabide guztiak erabiltzeko beharraz, baita ekintza zuzen ez-bortitza ere. Azkenik, Indar Baskonia taldeko Danelekin solastu gara. Zaletu gasteiztarrek ere jarrera aktibo eta konprometitua hartu dute azken urteotan Zurbanoko armailetara Israelen aurkako boikot aldarrikapena eramateko, eta sarri larrutan ordaindu behar izan dute euren jarrera solidarioa.
-
Uhintifada: Uhintifada 275: Berriz ere, Gasteizek gaitzetsi egingo du Tel Aviveko Maccabiren bisita.??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!