Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Oholtza gaineko literatura [1×11]
Irudiak: Penguin argitaletxeak egindako Shakespeare bilduma.
Orain arte landu ez dugun estilo bat jorratuko dugu, elkarrizketaz josia dagoena eta aktoreak behar dituena. William Shakespearek, Federico García Lorcak, Dario Fok edo Samuel Beckettek berak idatzitakoa eta drama, satira, umorea edota tragediak kontatzen dituena. Beno, ez da batere zaila, ezta? Igande honetan antzerkigintza jorratuko dugu, bai horixe!
Eta nola landuko dugu genero zabal eta interesgarri hau? Ba, hasiera honetan antzerkiak ekoiztu dituen obrarik esanguratsuenak helaraziko dizkizuegu, beno zerrenda xume bat egingo dugu, jakinda asko eta asko kanpoan gelditzen direla, baina ezinezkoa da antzerki obra on guztiak aipatzea. Ostean, atzerriko literatura sekzioan antzerkigintzan jardun izan duten hiru izen handi landuko ditugu: William Shakespeare, Federico García Lorca eta Samuel Beckett.
Euskal literatura sekzioan elkarrizketa bat burutuko dugu, Xabier Amuriza elkarrizketatuko dugu, berriki argitaratu duen eleberri berriaz hitz egiteko, Neska bat leku inposiblean, alegia. Bai, bai, ez da antzerkia eleberria baizik, baina apurketa bat egin nahi genuen eta ez dugu Xabier Amuriza egunero izateko aukera, beraz, aprobetxatu nahi izan dugu.
Tartean, sekziorik ez bada ere, emakumeek idatzitako antzerki lan batzuk aipatuko ditugu, ez baitugu emakumeen lanik aipatzen ez duen saiorik egin nahi.
Eta, azken sekzioan Beñat Perez etorri zaigu, hilero bezala, bitxikerien atala girotzera. Baina, gaurkoan ez ditu gaiarekin zerikusia duten abesti bitxirik ekarri, baizik eta obra eta autore konkretu baten inguruan mintzatuko zatzaigu: Dario Foren Muerte accidental de un anarquistaz, hain zuzen ere. Ikusiko duzue zeinen saio interesgarria eta entretenigarria burutzen dugun!
Abestien/pelikulen zerrenda:
- Ex lion tamer – Wire (Pink Flag, 1977).
- Macbeth (pelikula) – Justin Kurzel (2015).
- La novia (pelikula) – Paula Ortiz (2015).
- Blues instrumental – Jam Packed.
- You were so young – The Cigarettes (1979).
Liburuen zerrenda:
- La vida es sueño – Pedro Calderón de la Barca (1635).
- Et dùkkehjem (La casa de muñecas) – Henrik Ibsen (1879).
- Macbeth – William Shakespeare (1623).
- Bodas de sangre – Federico García Lorca (1933).
- Waiting for Godot (Esperando a Godot) – Samuel Beckett (1949).
- Neska bat leku inposiblean – Xabier Amuriza (2018).
- Morte accidentale di un anarchico (Muerte accidental de un anarquista) – Dario Fo (1970).
Saioan landuko diren lanetako batzuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!