Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Matryoshketan sartutako istorioak [1×07]
Irudiak: Enriqueta irakurtzen, Liniers.
Igande honetan idazle guztiek erabili duten genero bat landuko dugu eleberri laburrez osatua dagoena eta izen esanguratsu asko jorratuko ditugu, haien artean Anton Chejov, Virginia Woolf, Urt Zubiaurre edo Eider Rodriguez daudelarik. Lerro gutxi batzuetan betiko iraun duten istorioak gelditzen zaizkigu, amaiera itxia edo irekia dutenak, luzeagoak edo motz-motzak…ba al dakizue zein izango den aste honetako hizpidea?
Ipuingintza! Hori da! Genero aski landua ia idazle ororen aldetik, idazten hasi ginenetik aurki daitekeena eta idazle famatu zein ezezagunagoek jorratu dutena. Hortaz, gaur, nola landuko dugu ipuingintza? Ba, sarreran, ipuin garrantzitsuenen zerrenda labur bat eskainiko dizuegu eta atzerriko literatura sekzioan bi idazle klasikoen obrak aztertuko ditugu, Alice Munro eta Anton Chejovenak, hain zuzen ere.
Aspaldiko partez, euskal literatura sekzioa izango dugu, kolaborazioz betea gainera, izan ere, Iban Zaldua etorri zaigu Gasteizko Irakurle Klubean landu duten lan baten inguruan mintzatzera, Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak ipuin-bilduma, alegia. Horretaz gain, kolaboratzaile berria dugu, Ion Urionabarrenetxea, euskal literatura sekzioa girotzera etorriko dena hilean behin. Gaurko saioan euskal ipuingintzaren historia laburra kontatuko digu eta hainbat idazleren obraz arituko da eta Harkaitz Canon arreta berezia jarriko du. Azkenik, literatura feminista atalean Eider Rodriguez eta Virginia Woolfen ipuinak landuko ditugu.
Abestien zerrenda:
- 21st Century Digital Boy – Bad Religion (Against the grain, 1990).
- Ibiltzeko gertu – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
- Identity – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).
Liburuen zerrenda:
- Mila gau eta bat gehiago – Abu Abd-Allah Muhammad el-Gahshigar (IX. mendea).
- Maitagarri-ipuinak – Charles Perrault (XVI. mendea).
- Alhambrako ipuinak – Washington Irving (1829).
- Ipuinak – Anton Chejov (1880-1885).
- Zorion handiegia – Alice Munro (2012).
- Izenik gabeko lurrak – Urt Zubiaurre (2016).
- Norbait dabil sute-eskaileran (2001), Neguko zirkua (2005), Twist (2011) – Harkaitz Cano.
- Haragia (2007), Katu jendea (2010), Bihotz handiegia (2017) – Eider Rodriguez.
- Relatos completos – Virginia Woolf (2012).
Saioan landuko diren liburuetako batzuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!