Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Literaturaren lubakiak [1×06]
Argazkiak: soldaduak I. Mundu Gerrako lubakietan (Somme, France, 1916. Fototeca Storica Nazionale. / Getty Images) eta Ingalaterrako Royal Legioa.
Arratsalde on entzuleok…bueno on ez dakit izango den gaurko gaia ikusita…ederki berdinduta egotea eta etxean goxo-goxo egotea espero dugu, izan ere, gaur gai latz eta tristea tokatzen zaigu. Azpigenero indartsu eta oparo bati buruz hitz egingo dugu, tamalez, gai honen inguruan hainbat eta hainbat liburu argitaratu dira…Gerra literatura dugu hizpide tristea!
Metraila, zauritu, suntsiketa, bonba eta tiroen artean emango dugu saioa, ea onik atera gaitezkeen. Hortaz, zer landuko dugu gaurko saioan? Ba, sarreran, gerra literaturak ekoiztutako autore eta liburu gogoangarrienak aipatuko ditugu baita literatura azpigenero honen ezaugarri nagusiak. Atzerriko literatura atalean, Iban Ruiz de Gauna etorri zaigu, aurreko hilabetean, distopien inguruko saioan Margaret Atwoodez hitz egin zuen, eta gaurkoan, Svetlana Aleksievich bezalako izen garrantzitsuaz arituko da eta bere obra nagusienak komentatuko dizkigu.Horretaz gain, eta nola ez, Lev Tolstoiz arituko gara, ezin baita gerra literaturari buruzko saiorik egin bere “Guda eta bakea” obra aipatu gabe.
Literatura feminista sekzioan, Irène Némirovsky autore ukraniarra eta bere bizitza latzari buruz arituko gara, baita bere talentu izugarriaz. Horretaz gain, Mercè Rodoredaren “La plaza del diamante” eleberriaz jardungo dugu eta gertuagoko autore baten inguruko datu batzuk emango ditugu. Azkenik, bitxikerien atalean, Irène Némirovskyren heriotza bitxiaz eta bere lanaren aurkikuntza zorizkoaz hitz egingo dugu. Halaber, Lev Tostoiren bitxikeri ugariak aurkeztuko dizkizuegu. Prest gaurko saioaren lubakietan sartzeko?
Abestien/pelikulen zerrenda:
- They walked in line – Warsaw (Warsaw, 1981).
- War and Peace (telesaila) – BBC (2016).
- Don´t wait – Barbie Army (Barbie Army, 1991).
- Suite Française (pelikula) – Saul Dibb (2015).
- Fight for your life – The Samples (Demos & Singles, 1981-82).
Liburuen zerrenda:
- Iliada – Homero ( c. K. a. VIII. mendea).
- Henry V – William Shakespeare (c. 1599).
- Sin novedad en el frente – Enrich Maria Remarque (1929).
- Gerrak ez du emakume aurpegirik – Svetlana Aleksiévich (1985).
- Guerra y paz – Lev Tolstoi (1867).
- Suite française – Irène Némirovsky (1942-…).
- La plaza del diamante – Mercè Rodoreda (1962).
Argazkiak: saioan landutako liburuetako batzuen azalak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!