Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Kanona berrasmatzen [2×07]
Ba klasikoak hizpide izango ditugu domeka gau honetan! Hori da! Gaurkoan klasikoak aztertuko ditugu oso ikuspuntu desberdinetatik, izan ere, klasikoak eta kanonari buruzko Escotilla bat egin berri dut Suelta la Olla programan eta horrek zer pentsatua eman zidan. Baina bete-betean hasi baino lehen, nola landuko dugu literatura klasikoen gai hau?
Ba hasteko, kanonaren inguruan mintzatuko gara eta guztioi “klasiko” hitza aipatzean datozkigun liburuez, ostean, atzerriko literatura sekzioan, kanonaren barruan dauden hiru idazleen lanak aztertuko ditugu: Aintoine de Saint-Exuperyren “Printze txikia”, “Le petit prince”, J.D. Salingerren “The Catcher in the Rye” eta Vladimir Nabokoven “Lolita”.
Hiru gizonezko hauen ostean, kanonetik at dauden hiru emakumeen lanak aztertuko ditugu, Alice Walkerren “The Color Purple”, agian askok pelikula ikusi duzue eta ezagunagoa egingo zaizue, horren ostean Sandra Cisnerosen “The House on Mango Street” eta azkenik, Gioconda Belliren “La mujer habitada”. Gaur egun baliteke hiru lan horiek ezagunagoak izatea baina oraindik abian dagoen literatura kanonaren barruan ez daude sartuta, kanonak baztertzeko duen joerari jarraika.
Saioa amaitzeko, kanonetik at dauden beste gomendio batzuk emango dizkizuegu, batzuk aurreko saioetan aipatutakoak dira baina beste asko nik aurten eta pasa den urtean deskubritutakoak izango dira. Horretaz gain, nire zenbait kolaboratzaileri haien libururik gustukoena gomendatzea eskatu diet, agian baten batekin sorpresa bat hartuko duzue…beraz, behin aurkezpentxoa eginda has gaitezen saioarekin!
Abestien zerrenda:
- You Let my Tyres Down – Tropical Fuck Storm (A Laughing Death in Meatspace, 2018).
- Rat Race – Fuzz (II, 2015).
- Strange – Wire (Pink Flag, 1977).
Liburuen zerrenda:
- Le Petit Prince (Printze txikia) – Antoine de Saint-Exupéry (1943).
- Of Mice and Men – John Steinbeck (1937).
- Lolita – Vladimir Nabokov (1955).
- The Color Purple – Alice Walker (1982).
- The House on Mango Street – Sandra Cisneros (1984).
- La mujer habitada – Gioconda Belli (1988).
- La tregua – Mario Benedetti (1959).
- La ciudad de las bestias – Isabel Allende (2002).
- Rayuela – Julio Cortázar (1963).
Saioan jorratuko diren liburuetako batzuk
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!