A desalambrar: O-16 Asia handian, iraultza haziak!
Gaurko irratsaioan Kurdistani begira jarri behar gara nahitanahiez. Batetik egunotan Garen, Kurdistango hegoaldean, Turkiaren aldetik eman diren erasoak eta bestetik Europan urtero burutzen den Ocalanen Askatasunaren Aldeko Martxa Internazionalistaz mintzatuko gara Askapenako kide den Ainhoa Alberdirekin. Jarraian, Abestiaren erradiografian, Asian Dub Fundation-en naxalit abestia dakarkigu gaur Iñakik. Indiar borrokalari komunistak edo naxalitak goraipatzen ditu talde ingelesak 1997an sortu zuten kantuan. Ondoren Txente Rekondo nazioarteko analista izango dugu mintzalagun Indiako egoera politiko eta sozialaren nondik norako eta gakoak ezagutarazteko asmoz. Kolaborazioan gaztelako erdigunera joko dugu, altxamendu faxistaren ondorioz 1937an burutu zen Jaramako batailara hain zuzen. Bidai honetan erresistentzia antifaxista eta elkartasun internazionalistaren eredu paregabea erakutsiko digu Tamarak. Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan Anuradha Ghandy emakume indiar komunistak feminismoaren inguruan idatzitako pasarte batzuk eskeiniko dizkizuegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!