A desalambrar: O-08 Zer da dekolonialitatea?
Gaurko elkarrizketan dekolonitateari buruz jardungo gara, askapen borrokaren herramienta bezala. Horretarako José Romero Losaco elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografian Savia Nuevaren “Simón Bolivar” abestia entzungo dugu. Ondoren, PresoakSOS gure munduko preso politikoen inguruko tartetxoan Kolonbiaren inguruan arituko zaigu Walter. Azkenik, Hitzak tartetxoan, Amelia Tiganus, aktibista abolizionistaren hitzak hartuko ditugu. 2017an Iruñean burututako prostituzio eta trataren inguruko nazioarteko jardunaldietarako idatzitako errelatuaren zati bat izango duzue entzungai Naiararen eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!