No funk: No Fun(k) | Crazy sax [01×11]
Instrumentu baten protagonismoa tartean, saxofoiarena, No Wavearen proposamen ikonoklasta aztertzen jarraituko dugu gaur. Dagoeneko ezaguna dugun James Chancek, The Contortions eklektikoaren gidariak, eskainiko dizkigu lehen haize-egur soinuak. Hauen managerra izandako Anya Phillipsen eskutik izango dugu joera honek mapan kokatutako antroen berri, besteak beste, berak 1978an irekitako Mudd Club taberna/areto/galeria. Hartara gerturatzen ziren artisten artean omen zegoen Kathy Acker idazle punka, zeinaren lanaren lagin bat entzungai izango dugun ezinbestean (“Dial A Poem” egitasmo bitxian agertutakoa, hain zuzen ere). Saxofoi zoroak tarte batez isilduko zaizkigu Policeband (adi izenari) pertsona bakarreko taldearekin, nahiz eta jarraian berreskuratuko ditugun 8-Eyed Spy laukotearekin, pertsonaia ezagun batek gidatutakoa hau ere: Lydia Lunch. Bukatzeko, The Lounge Lizards taldearen Jazz bereizgarriari eskainiko dizkiogu saioaren azken minutuak, The Raybeats taldearen “Tone Zone” abestiarekin itxi baino lehen.
“X Magazine Benefit” – DNA, James Chance and the Contortions eta Boris Policeband kontzertuan: https://vimeo.com/28997394#
Abestien zerrenda:
Contortions –Dish It Out (1978)
Kathy Acker – I Was Walking Down The Street (One Of The Fairytales The Whores Of Montmartre Tell Each Other To Put Each Other To Sleep After A Hard Nights Work In “The Adult Life Of Toulouse Lautrec”) (Sugar, Alcohol, & Meat, 1980)
James Chance & The Contortions – Contort Yourself (Buy, 1979)
James White & The Blacks – Almost Black (Off White, 1979)
Policeband – Tow Away (Stereo/Mono, 1979)
8-Eyed Spy – Love Split With Blood (8 Eyed Spy, 1981)
8-Eyed Spy – Ran Away Dark (8 Eyed Spy, 1981)
Lounge Lizards – Do The Wrong Thing (Lounge Lizards, 1981)
Lounge Lizards – Fatty Walks (Lounge Lizards, 1981)
The Raybeats – Tone Zone (Guitar Beat, 1981)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!