O no será-Edo ez da izango: “Lodifobiaren aurkako eguna” eta “Crítica de la razón puta”
Gaurkoan "Ezin kabituko" kideak eta ondoren "Crítica de la razón puta" liburuaren egilea elkarrizketatu ditugu.
Gaurko irratsaioa nahasketa izan da, alde batetik taldeen artekoa eta bestetik edukiena. Martxoaren 4an egongo diren bi deialdien inguruko elkarrizketak izan ditugu. Alde batetik, martxoak 4 Lodifobiaren aurkako eguna izango da eta EZIN KABITU kolektiboak programazioa oso bat antolatu du Gasteizen “Lodiok harro!” lemapean. Horregatik kolektibo horretako 2 kide, Laura eta Itziar, izan ditugu estudioetan. Bestetik, “Crítica de la razón puta. Cartografías del estigma de la prostitución” liburuaren egilea den Paula Sanchez Perera elkarrizketatu dugu, larunbatean aurkeztuko baitu liburua Gasteizen.
Irratsaioan bi kanta entzun ditugu: La clika pikaren “la gorda” eta Zea Maysen “Ez naiz ni”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!