Joan Zikutara: JZ 1×3 (19/12/21): “Euskara osasun sisteman”
“Zer da hobea mediku euskalduna ala mediku ona izatea?, Medikazio ezberdinen desfinantziazioa pazientearen babeserako neurria izan al daiteke? Hotzeriari etxean aurre egitea posible ote da?
Gaurko honetan, gurean, galdera horiei eta gehiagori erantzuna ematen saiatuko gara gure betiko atalen bidez:
Desinfoxikatzen tartean, artrosiaren aurkako zenbait medikazioren desfinantziazioari buruzko analisi zorrotza eskainiko dizuegu.
Nik doktorean, hotzeria arruntaren aurrean kontuan izan beharreko “amonaren errezeta” plazaratuko dugu.
Mahai Eutikoan Inaxio Azkuna doktorea hurbilduko zaigu, osasungintzan hizkuntzaren auziak duen garrantziaz eta honek gure herrian hartzen duen forma zehatzari buruzko hizketaldia izango dugularik.
Eta aste honetakoari itxiera emateko, Bazen Behin espazioan, gure saioari izena ematen dion elementuari buruz jardungo dugu, hain zuzen, zikuta eta honen erabileraren misterioez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!