Euskalduntxarrak: Euskalduntxarrak 2018/10/10 Euskaraldiarekin bat!
Hona hemen aste honetako Euskalduntxarreen irratsaioa.
Aste honetan ez daukagu kolaboraziorik, baina bai gurekin egon dela Oier, Euskaraldia bultzatzen duen lagun bat. Beragatik euskaraldia zer den eta nola parte hartu ahal dugun oso argi geratu zaigu.
Momentuz ez dakigu zer rolarekin parte hartuko dugun, belarriprest edo ahobizi, baina azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz bizi izango gara.
Txiste ronda ere egin dugu eta aste honetan gure gonbidatuak irabazi du. Eskerrik asko Oier zure txisteagatik. Aupa entzuleak, eta bidali ezazue txisteren bat gure emailera (euskalduntxarrak@gmail.com)
Anima zaitezte Euskaraldian parte hartzen!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!