O no será-Edo ez da izango: Euskal Herriko Lehenengo Jatunaldi Lodiak
Gaurko saioan Ezin Kabituko bi kide etorri dira Gernikan egondako Jatunaldien inguruan hitz egitera.
Ezin kabituk Euskal Herriko Lehenengo Jatunaldi lodien berri eman zuen aurreko ikasturteko bukaeran. Irailaren 9an, 10ean eta 11an, Gernikako Astra Gaztetxean 150 pertsona batu ginen lodifobiak zeharkatutako gorputzen politikak aztertzeko. Hiru eguneko irla horretan, Euskal Herria patriarkal eta gordofoboaren baitan elkarrekin egoteko, pentsatzeko, jolasteko, tripak eta izterrak elkarri igurzteko, lasdaskan aritzeko, jateko eta konspiratzeko espazioa sortzea lortu zuten.
Gaur gurekin estudioan Garazi eta Laura egon dira hausnarketak zabaltzeko gurekin. Beraiekin egon gara hizketan Gernikan bizitako momentuan gogoratzen. Emozio betetako elkarrizketa izan da eta hurrengo pausoei begira daude jada.
Irratsaioan entzundako abestiak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!