Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXI | Ume basatien sustraiak
Irratsaio musikala eta autobonbo pixka bat gaurkoan ERRAIETATIK irratsaioan: gure erraietatik sortutako SIDEBURN SOCIETY MJK [Musika Jartzaileen Kolektiboa] proiektua eta ume basation soinuak oinarri izan ditugu. Izan ere, irratsaio bat baino zerbait gehiago gara, eta ahal den neurrian, gure soinuak irratiko uhinetatik haratago eramatea ohore bat da guretzat.
Gasteizko Gaztetxean hainbat saio egin ostean, larunbatean Jimmy Jazzen egon ginen. Eta hurrengo geltokia Errekaleor Bizirik auzo askeko jaietan izango dugu. Hala ere, hau ez da proiektu berria; 2009an hasi zen SIDEBURN SOCIETYren ibilbidea, Gasteizko Gazte Karparen babesean. Zinefiliaz blai, ohiko erreprodukzio-zerrendei astindu bat emateko helburuarekin jaio zen eta bizirik darrai, ska, reggae, soul, funk, rock’n’roll eta bestelako soinu basatiak baliatuz.
Ordubeteko irratsaio batean zaila da hau bezalako lagunarteko egitasmo musikal baten arima ondo islatzea, baina hemen duzue, behintzat, arima horren zatitxo bat, zuen aldakak, belarriak, burmuinak eta uhinak astintzeko prest:
01 JOSH WINK | Higher State of Consciousness
02 NICK CAVE & THE BAD SEEDS | Red Right Hand
03 BAD MANNERS | This is Ska
04 JIMMY CLIFF | The Harder They Come
05 OTIS REDDING | (I Can’t Get No) Satisfaction
06 CHI-LITES | Give More Power to the People
07 RUFUS THOMAS | Walking the Dog
08 CLANCY ECCLES | Power for the People
09 MAX ROMEO | Socialism is Love
10 BONUS TRACK | Chávez, Corazón del Pueblo
11 NWA | Express Yourself
12 BEASTIE BOYS | Fight for your Right (to Party)
13 FRAC | ¿Dónde está el Secreta?
14 CLANCY ECCLES | Feel the Rhythm
15 RESISTENCIA SUBURBANA | Tuve que Matar a un Policía
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!