Hiru kortxea: “Disko honetan gehiago exijitu diogu geure buruei”
Distorisión Tóxica (aka D-TOX) talde gasteiztarrak “Demolición” (Bicho Raro Records) lana kaleratu berri du. Punk rocka zentzurik zabalenean ulertuta biltzen dituzten 15 kantu, ziztu bizian, kritika umoreakin nahastuta. Diskoaren aurkezpena Orbain Kultur Elkartean izan zen, medio ofizial anitzen aurrean. Baina, zuzenean, martxoaren 10ea izango da Le Coup aretoan, Katez talde nafarrarekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!