Alai bedi: Alai Bedi irratsaioak laguntzaileak behar ditu
Orain dela hiru urte jaio zen Alai Bedi irratsaioa, 6 urtetik 12 urtera arteko umeekin egiten den irratsaioa. Ikastola ezberdinetako umeekin egiten den irratsaioa da, eta, normalean, asteburuetan grabatzen da asteburuetan ere emititzeko. Txikienekin euskara hutsean irratsaio bateratu bat egiteko aukera ez dago egunero, horretarako, guraso askoren konpromisoa eta konfiantza dute Alai Bedi irratsaiotik. Oraingoan, laguntzaile bila dabiltza, astean minutu/ordu gutxiko konpromisoa eskatuko lukeena.
Irrati batean inoiz ibili ez bazara, hona hemen aukera. Probatzeko hasieran, errepikatzeko hurrengo egunean, eta, zergatik ez, irratsaioarekin konpromisoa hartzeko hurrengo hilabetean. Interesik baldin badaukazu eta Hala Bediko proiektuan hasi nahi baduzu, idatzi alaibedi@halabedi.eus-era.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!