A desalambrar: A Desalambrar | Aktualitatea, CETAri ez eta Argentinako egoera
Aste honetako saioan aktualitateko berri ezberdinak aztertu ditugu hasteko. Ondoren Marije Etxebarria, Stee-Eilas eta TTIP/CETA/TISAri ez plataformako kidearekin solasean aritu gara espainiar senatuan onartu berri den CETA hitzarmenaren inguruan. Eta asteko kolaborazioan Fakun Aznarez, Resumen Latinoamericano-ko kazetaria izan da, Santiago Maldonadoren kasua aztertuz Argentinako egoera azaldu digularik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!