Zuria Beltzez: 433 : txinpartak puzten
Zuria Beltzez irratsaioa bueltatu da! Maluta eta Kobalski kideak uhinetara itzuli dira, abesti bilduma bereziak helarazteko xedearekin. Gaurko sesioan gozatu ditugunen artean, garage instrumentala, R&B dotorea, R&R goxoa, punk-rock bortitza, psikodelia leuna, mod hereserki bikain bat, indie-rock bikaina, funk izerditsua, rock&roll jatorra, northern soul pisutsua, latin-jazz itzela, brasil arina, rocksteady liraina, White Rabbit kantaren Black Rabbit izeneko reggae-dancehall bertsio ikaragarria, eta reggae klasiko perla bat programa borobiltzeko. Miatu gurekin musika beltzaren bazter anitzak!
0- Graham Day and The Forefathers – 30-60-90 1- Arthur Alexander – I hope they get their eyes full 2- The Sotos Borthers – Little Lila 3- Amyl and the Sniffers – Guided by angels 4- Sheridan – Sometimes I wonder 5- The Afex – She’s got the time 6- The Moons – Stand by me 7- Bubba Suggs – Everything that looks good 8- The Fleshtones – Mi engañaste bien 9- Williams & Watson – Too late 10- Mark Murphy – Why don’t you do right? 11- Celia – A hora e essa 12- Lloyd & Glen – That girl 13- Prince Fatty & Shniece McMenamin – Black rabbit 14- Johnny Osbourne & the Sensations – Fish mouth
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!