Zuria Beltzez: 182.- Zuria Beltzez 13-12-08 (gora melofilia!)
Hona hemen aste honetan egindako abestien (altxorren!) berreskuratze ariketa arkeologikoa. Gaurkoan marraztutako ibilbidea, zingiretako lokatzetan jaiotako rhythm’n’blues-etik hasten da, garage-punk-ari bidea emateko, ondoren, soul sakon eta latin-funk basatiaz lagunduta, jamaikako doinu epel ta leunetan amaituz. Tartean, Nelson Mandela-ri omenaldi xumea egin nahi izan diogu. Agur eta ohore!
Gaurko matraka: 0- The Bongolian – Strange lovers 1- Rudy Ray Moore – The buggy ride 2- Etta James – Good lookin’ 3- The Woolies – Who do you love? 4- The Woggles – It’s not about what I want (It’s what you got) 5- Bobby Rush – Gotta have money 6- Marvin Gaye – I’ll be doggone 7- The Qualitons – Rolling the bones 8- Sam Dees – Lonely for you baby 9- Brownout – Olvidalo 10- The Special AKA – Free Nelson Mandela 11- Roy Shirley – Dance arena 12- Derrick Morgan – What a thing
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!