Zurrumurru Askea | Eta zu, noiz hasi zinen pornoa ikusten?
Noiz ikuskatu zenuen pornoa lehen aldiz? Klandestinitatean izan zen? Lagunen artean? Gogoratzen al duzu? Gogoratuko al zenukeen zerk bultzatu zintuen hartara?
Pasaden urtean “Annual Convention of the American Psycological Association” (Amerikako Psikologia Elkartearen Urteko Batzarra)-ren 125. edizioa aurrera eraman zen, bertan pornografiaren ikusketak izan zezakeen ondorioen inguruko ikerketa bat aurkeztu egin zen.
Azterketak aipatzen duen bezala, pornografia ikusten hasteko adinak zenbait jarrera sexisten sorrera baldintzatu dezake, hots, analisi honen arabera, subjektuetan garatzen diren jarrera sexistak pornoa ikuskatzearen ondorio izan daitezke.
Ikerketa gauzatzeko 17 eta 54 urte bitartean kokatzen ziren 330 gizon heterosexual aztertu ziren, aipatutako testigantzak kontuan hartuta, pornoaren lehendabiziko esposizioaren bataz bestekoa 13,37 urtekoa izan zen. Laginaren %43,5 ikusketa ustekabekoa izan zela dio; %33,4ak aldiz, haiena berariazkoa izan zela aipatzen du eta %17,2ak behartua izan zela azaleratzen du (%6 ez zuen inolako ikuskatzearen arrazoirik informaziorik aitatu).
Honekin bat eginez, Chrissy Richardsonek, ikerketaren egileetako batek, aipatzen duenaren arabera, eskuratutako emaitzek, pornografiak gizon heterosexualetan inpaktu erreala sortzen duela baieztatzen dute. Hori gutxi balitz, emakume honen esanetan, ikusketaren ondorioak gizon hauek genero-rolekin duten ikuspuntuan eragina dauka, hori justifikatu ahal izateko, bertan lortutako datu batzuk azaleratzen ditu: ikuskatze adina geroz eta txikiagoa izatekotan, orduan eta handiagoa izango da, emakume batetiko botere harreman bat garatzeko nahia.
Egia da, ikerketa honen emaitzak ezin direla orokortu, eta bai, egia da, porno tipologia ugari daudela, eta urteak aurrera joan ahala pos-pornoa edota porno alternatiben teoriak indarra hartzen ari direla. Hala eta guztiz ere, badakigu porno hegemonikoa (heterosexuala, matxista, misoginoa eta arrazista dena) gehien kontsumitzen dena dela.
Ikusitakoaren arabera, porno kontsumoa nerabezaroan hasten da, gehienetan jakin-mina bultzatua, gehienetan ez-jakintasunaz motibatuta. Baina ez al da arriskutsua nerabe batek sexuarekin duen “lehendabiziko” esperientzia pornoaren eredu hegemoniko hura izatea? Ez al da beharrezkoa hauei beste aukera batzuk eskaintzea?
Gogoan dut orain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azkeneko urteetan, sexualitatearen inguruko zenbait hizketaldi jaso izan genituela, hauek eskolaz kanpoko zenbait erakunde bideratzen zituzten, eta orokorrean sexuarekin loturiko zenbait kontu azaltzen zituzten (kondoiak nola jarri, noiz erabili, zer diren transmisio sexualeko gaixotasunak…). Seguruena da, honako tailertxoak edota hitzaldiak nerabeen artean zenbait duda suspertu zituztela, baina nire iritzi pertsonalean ez dira nahikoak eta orokorrean hanka motz geratzen dira.
Duela hilabete pare bat, Sumendi (Judimendi auzoan, Gasteizen, kokatzen den Gazte Espazioa), Porno Eskola deituriko tresna aurkezteaz gain, porno feministaren inguruko zenbait hausnarketa aurrera eraman zituzten. Porno Eskolaren funtsa, pornografiari buruzko gida didaktiko bat zabaltzea da, honela, heziketa sexualean hondeatuz sakonduz.
Hortaz, kontua ez da pornoa debekatzea edo gazteei hura mugatzea, baizik eta, eskoletan, gizartetxetan, edota gazte espazioetan, honen inguruko heziketak zein hausnarketak eskaintzea.

Iturria: (03/08/2017). La edad de exposición a la pornografía podría condicionar ciertas actitudes sexistas hacia las mujeres. Europa Press. Berreskuratuta: http://www.europapress.es/sociedad/noticia-edad-exposicion-pornografia-podria-condicionar-ciertas-actitudes-sexistas-mujeres-estudio-20170803174541.html
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

1 thought on “Zurrumurru Askea | Eta zu, noiz hasi zinen pornoa ikusten?”
Nuiz ikuskatu dudan pornoa azken aldizkotz ? Oxtion. Lehendabizi, Xiberoko botza entzun dinet -barka noka ariko baniz-, gero erdaraz irakurtzen ari nizan Ninette y un señor de Murcia deitu antzezlanari lotu nun; kanpoan ekia bazela oharturik, zabaltzarat jali nun eian hasten nizan belzterat -zango-begitarteak belzterat hasirik, ez dun makala, gero. Zabaltzan, Nafarroako karta zabaldu dinet eta Atetz-Imotz-Ultzama hirukoteari eman zionat arreta. Leku horien pullita ! Hori guzia urdaiazpikoa otartean jaten ari nindelarik, Baias beltza lagun. Ekia sartu eta ganbararat itzuli nun, ganbaran bainiz llaguntsa egongian Divinityri so eta so ari deno. Ganbaran sartu eta eian ze berri Euskalerria irratian, eta, hura lagun, Marikita Tambourinen Kania deitu ipuia bururatu egin dinet. Atsaldea untsa ari zunan, baina nik hobea nahi eta pornoari lotu nun, arren, eta, usaian bezala, maitagarri agitzen zauzkidan urdaxkak ditinet xerkatu, eta kausitu ere. Ez dinet bizpalaur sekuentzia baizik ikusi, baina denbora askitto luzea eman dinet halakoxe neska likits maitagarriei beha eta beha zeinen ahalkegabe diren eta zeinen opagarri bezain liluragarri… Hoberena hartze dine. Baiki. Nik ametsetan euskaldun urdaxka maitagarriak edo eskualdun neska pornoak. Eta ase nizalarik, Hala Bedi irratiari lotu nun. Ari nun oraino ere, bixtan dena. Ondokoa Irulegi irratiaren aldi. Eta kito, nik uste. Izanez ere, afariaren adelatzeko tenorea baita, bedatseko bakantzak eraz, taxuz eta pulamentuz bururatu behar eta. Gai onik !