Urtebete Osakidetzako sistema klientelarra salatzen
Urtebete igaro da ESK eta Elkarrekin Podemosen laguntzarekin Osakidetzan indarrean dagoen ospitaleko medikuen plazak banatzeko sistema klientelarra salatu genuenetik. Urte honetan zehar presio instituzionala eta kolega askoren mespretzua pairatu ditugu. Delinkuente eta kamikaze deitu gaituzte, salaketekin mehatxatu gaituzte, kontratazio zerrendetatik kontratuen desagerpen “magikoekin” elkarren artetik banatzen saiatu dira…
Denbora honetan zehar ez dugu lanean egun batean ere huts egin, ez dugu baja egun bat hartu, gure beharrak baino gehiago bete ditugu eta jardunaldiak handitu ditugu beste lankide batzuen bajengatik ospitaleko gerentziari komeni izan zaionean.
Gaur egun, Debagoienako ospitalean anestesistak falta dira: beste ospitaletatik datozen morroi zoriontsuekin kubritzen ari dira goardiak eta kirofanoak. Kontestu honetan, gure lankidea den Marta Machori kaleko atea erakutsi diote, kubritzen duen jardunaldi murrizketa zeukan anestesistak eszedentzia eskatu duela aitzaki gisa erabiliz.
Hau guztiz irregularra da, okupatzen duen postu berdinean geratzeko eskubidea baitauka Martak. Hau gutxi balitz, hiru astetako baja baten kontratua eskeintzen diote “kontsolamendu sari” gisa eta eskertuta egon beharko zela esan diote. Aldi berean, azken kontratu hau zerrendak kontutan hartu gabe eskeini diotela adierazi dio Osakidetzak prentsari. Hau da, kontratuak irregularki eskeintzen dituztela onartu da Osakidetzaren partetik, Martaren “onerako” edo. Hau gezur hutsa da. EAJ-PNV-ren difamazio makina martxan jarri dute, gezurrak errepikatuz haiek egi bihurtzeko nahian.
Kontratazio zerrenda motzetan Debagoienako Ospitalean lan egiten dugun ebentualok eta beste pertsona bat besterik ez gaude. Eta lehenengoa Marta bera da, beraz interinitate hori berarentzat izan beharko zen. Gainera, interinitate hori beste eprtsona batzuei eskeintzen ari direla jakin badakigu.
Martarentzako ez balitz, Manoelentzako izan beharko luke, lekuan lanean dauden ebentualek zerrenda luzeen gainetik prioritatea daukatelako 2011ko akordioaren arabera, zeinean Leza, Mendaro, Zumarraga eta Arrasateko interinitateak ordezkapen zerrendan dauden pertsonekin kubrituko direla aipatzen den. Hau da: gu geu.
Osakidetzako buruzagiok: Mendaroko interinitatea ez, baina Arrasatekoa bai eskeini diozuela deitu duzuen jendeari, Mendarokoa zerrenda berberan egonik (“Gipuzkoako interinitateak”). Hau irregulartasun hutsa da, oso traketsak zarete Martaren aurka eraman nahi duzuen mendekuan. Marta epailearen aurrean deklaratu eta hurrengo egunean egin duzue dena. Ez dakigu zer den penagarriagoa: ekintza bera edo zuen moduko traketsak egotea. Bolante honen antzean ez dago inor.
Euskal hiritarrok: bada garaia gestio onaren ipuina sinesteari uzteko.
Debagoienako biztanle maiteok: min unitateko edo anestesiako zuen kontsultak berandutzen ari dira zentroan anestesistak falta direlako, eta gainera hauetako bat kalera bota nahi dute.
Lankide maiteok: bada garaia elkarri laguntzeko.
Aldez aurretik LABen laguntza eskertu nahi dugu, borroka honetan laguntza eta babesa eskeiniko digutela jakin badakigulako. Bidezkoa delako gure borroka hau eta langileon kontrako errepresioaren aurrean planto egitea besterik ez dagoelako.
Ez gaituzte makurtuko!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!