Tomate erromantikoak
Tomate barietate berri bat bizi da supermerkatu batzuetako apaletan. Tomate erromantikoa. Tomate-sortek urtarrilean iragartzen dute maitasuna nonahi dagoela eta maitasun kiloak 9 euro balio duela. Erromantikoez gain, etiketak dio “arduratsuak”direla. Ingurumen-inpaktu txikiko ontzi batean bilduta, eta bezeroarentzako arreta-sailak baieztatzen duen moduan, uzta bildu ondorengo tratamendurik gabeko tomateak dira. Baina, ez diote ezer uzta aurretik daramaten tratamendu guztiei buruz. Izan ere, tomateak bere landare amarengandik aldentzen diren unetik aurrera hasten dira arduratsuak izaten.
Maitasun-ontziki hori estrategia bat gehiago da; estrategia batez jabetzeko Araban urtarrilean tomateak izatea oinarrizkoa desagertzen ari denaren seinale dela; hau da, ez jabetzeko lurrarekiko maitasuna desagertzen ari dela. Maitasun erromantikoaren eraikuntza patriarkalarekin gertatzen den bezala, tomate horien ontziki eta marketin politak eusten dieten desberdintasunak eta lurrarekiko harreman toxiko itzela ezkutatzeko erabiltzen dira. Sortzen duten narratiban, ekologia definitzen ez den erantzukizun batengatik ordezkatzen dute, benetakotasuna adarra paketean sartzearekin dator, “benetako tomateak” direla ikus dadin, eta guztiari jartzen zaion lokarria maitasun-mantua da, maitasunak dena saltzen baitu.
Horren aurrean, beharrezkoa da jakitea beste harreman batzuk posible direla. Harreman toxikoekin gertatzen den bezala, hortik atera eta beste errealitate batzuk aurki daitezke:lurrarekiko maitasun harreman osasuntsuetan sortutako elikagaiak, zaindutakoak, erritmoak eta beharrak errespetatzen dituztenak eta gure gorputzak eta gure lurraldeak elikatzen dituztenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!