Sare sozialak eta pantailak
Egunerokoan pantailaren aurrean zenbat denbora pasatzen dugun benetan kontatuko bagenu, izutu egingo ginateke. Gaurkoan, ordea, nerabeengan zentratu nahiko nuke. Gaur egun, ikastetxean pasatzen dituzten ordu asko pantailaren aurrean egiten dituzte. Haietako askok ordu guztiak, liburu digitalak erabiltzen baitituzte. Eskolaz gain, pantailaren aurrean zenbat denbora egoten diren galdetuz gero, gehienek hiru ordu baino gehiago erantzuten dute eta batzuk baita sei ordu ere.
Gaur egun, eskuartean 24 orduz eta 7 egunez dituzte pantailak. Gehiengoak badu smartphone bat eta momentu oro dute eskuragarri eta momentu oro erabiltzen dute. Honek, bere onurak eta arriskuak ditu gauza guztiek bezala, baina arriskuak beldurgarriak dira.
Garbi dago eta ikerketek horrela diote, gazteei telefonoa ahal den beranduen ematea komeni dela. Lehen Hezkuntzan ematen diotenik bada; halere, Bigarren Hezkuntzan egonda, ahal bezain gehien luzatzea komeni da. Momentu honetan Euskal Herrian, gai honekin arduratuta, herri batzuetako gurasoak elkartu eta hitz egiten ari dira era adostu batean eta taldean egoera honi erantzuteko.
WhatsAppa da gehien erabiltzen duten sare soziala eta ondoren, Tiktok eta Instagrama. Twitcha ere asko erabiltzen dute baita Youtube-a ere. Eduki desegoki asko topa ditzakete hauetan guztietan eta askotan ez dira gai zer den egokia eta zer ez den desberdintzeko. Momentu honetan esaterako, bulimia eta anorexian sustatzen duten orri asko daude. Ziberjazarpena ere egunerokoan dagoen zerbait dago eta hor daude grooming-a eta sextinga-a ere.
Helduok honen aurrean zer egin erantzutea ez da hain erraza, baina badaude nahiko errez egin ditzakegun pausuak. Hasteko eredu izan. Eredu ona. Guk ere nahiko menpekotasun badugu eta. Lehen esan bezala, telefonoa ahal bezain beranduen eman gazteei eta ondoren, mugak jarri beste gai batzurekin egiten den bezala eta edukien inguruan eta eskuartean dituzten irudien inguruan hitz egin. Ez da erreza, baina ondoan egotea ezinbestekoa da gai honetan ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!