• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > alaitzamundarain > Korrika

Korrika

Apirilaren 4an hasi zen Garesen eta apirilaren 14ean heldu Gasteiza. Bi urtez behin izaten da KORRIKA. Nik uste denok ados gaudela Euskal Herrian antolatzen den ekimenik hunkigarrienetariko bat dela. Batzen gaituen ekimena da eta aurtengoa inoiz izan den jendetsuena. AEKko lagunak denbora luzez aritu dira guztia antolatzen eta herritar asko haien herri eta auzoetan ere berdin: ekimen kulturak, korrika txikia eta azkenik korrika bera.

Testigua eta beraz, mezua eskuz esku pasatzen joan da Euskal Herritik barrena. Momentu oso gogoangarriak egon dira. Lehenengoa, Gareseko hasiera. Aste egun buru zuria izanda, ezin bertaratu.  Hasi baino 10 minutu lehenago telebistaren aurrean nengoen ordea. Aze emozio festa! Plaza bete jende eta denak pozik. Irudi politak heldu zitzaizkigun gure Whatsappetara jarraian, Korrikaren furgonetaren atzetik euskaldunak zubitik pasatzen lehenetarikoa. Egunero egin diogu jarraipena. Irratia, telebista edota sare sozialak izan ditugu horretarako tresna. Elurretan eta gauez korrika ibili direnen irudiak, euritan edo eguzkitan ibili direnenak, gure lagun edo familiartekoenak, ezezagunenak, 96 urteko emakumearena, Zarauzko aiton-amonena, Naroa eta Omarrena… Denak ederrak.

Azkeneko momenturarte mezua nork idatzi duen eta mezu horretan zer jartzen duen ez da jakiten. Maialen Lujanbiok idatzi, irakurri eta abestu zuen mezua, Klika! Sistema eragilean. Nabarmentzeko puntu asko ditu: barnean eduki eta erabiltzen ez bada euskarari lizuna ateratzen zaiola dio. Ez dela euskararen gauzetarako aplikazioa baizik eta herri honen sistema eragilean beharko lukeena, korrika doanean erakundeek, politikariek, komunikabideek asko maite dutena ez, ordea oinez doanean. Egin, eragin, eginarazi. Gu-ak, zuek eta haiek. Arnasgunekoak, oxigenatuak baita elebesteratuak. Euskaraz sortuak eta euskararatuak. EUSKARAK BATUAK.

Mezuak baditu denontzako mezuak eta eginbeharrak. Ea bakoitzak berarentzako den mezu zatiari kasu egiten dion eta denek KLIKA egiten dugun behingoz!

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← Hayas
Muertes en las cárceles →

Avatar photo
Alaitz Amundarain

Suscribe to Alaitz Amundarain's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT