• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > steilas > Hezkuntza legea zertarako? Duguna ondo lotuta uzteko?

Hezkuntza legea zertarako? Duguna ondo lotuta uzteko?

Hezkuntza Sailak ikasturte hasieraren kudeaketa kaskarrak ikastetxe publikoetan izan dituen ondorio latzekiko ezikusiarena egin eta dirudienez erronka handiagoak direnei ekin die. Lehendakariak atzo jakinarazi zuenez, Hezkuntza lege berria urte bat aurreratuko da. Presaren zergatia ez dakigun arren, publiko egin denari erreparatuz, ulertzen dugu legearekiko adostasuna argia dela eta bidelagun nor izango duen ere bai, jakiteke dagoena da zerekiko den adostasun hori. Lege bat behar omen dugu, baina zertarako, zerbait aldatzeko edo duguna dagoen bezala uzteko? Burutazio horiek ezinbestean datozkigu orokorrean toki politiko hain desberdinak defendatzen dituztenek bat-batean adostasunaren izenean hitz egiten dutenean, data eta guzti, hezkuntzan zer elkargune ote dituzte?

Hezkuntza komunitatearekin kontsultatu gabeko balizko adostasun horretan EAJak eta EHBilduk hainbat ideia zertzelatu dituzte prentsaren bitartez. Ikastetxeen kudeaketa deszentralizatuko litzatekeela dirudi, Udalaren funtzioa areagotuz, hau da, tokian tokiko parte-hartzea sustatuz eta, bide batez, ikastetxeen autonomia indartuz.

Dagoeneko udalak hezkuntza sistemaren parte dira, esate baterako, modu formalean ikastetxeko organo gorenean daude eta ikastetxez kanpoko ekintzak antolatzeko eskumen osoa dute. Ahaztu gabe udalak Haurreskola Partzuergoan duten parte-hartzea, eta horrek sortu dituen askotariko egoerak. Edonola, bere parte-hartzea indartzea onuragarria izan daitekeen zalantzarik ez dugu, baina parte-hartze hori erreala eta ikastetxe guztientzat baliogarria izan dadin aldez aurretiko berdintasun baldintza batzuk beharko lirateke. Horrela izan ezean, parte-hartze aldakorrak desberdintasunak areagotu eta horiei zilegitasuna soilik emateko balioko luke. Inozoa litzateke kontuan ez hartzea udalen kolore politiko eta baliabide ekonomikoen aniztasuna.

Egungo errealitateari erreparatzea besterik ez dugu ikusteko udalen eskumena diren azpiegituretan dagoen aldea ikastetxez ikastetxe, zer esanik ez titulartasun pribatuko ikastetxeen azpiegiturekiko dagoena. Deszentralizazioak desarautzean sakonduko lukeelakoan gaude; horrek, hezkuntzan ematen den merkatu logikak, ikastetxeen arteko lehiak eta gurasoen erabakitzeko eskubide faltsuarekin batera, ikastetxeen arteko arrakala handitzea besterik ez luke ekarriko, ikastetxearen etorkizuneko arrakasta edo porrotaren ardura ikastetxe zehatzen eskuetan utziz. Hori horrela, Hezkuntza Sailak ardurak tokian toki banatu eta egun hezkuntzan dugun arazo larrienei erantzunik ez lioke emango, ezta bere titulartasunekoak diren ikastetxeak babestuko ere.

Adostuko duten legean zalantzarik gabe desarautze hori saihesteko bermeak jarriko direla jasoko da, zoritxarrez egun dugun araudietan horrelako asko jasotzen diren bezalaxe; bete, ordea, ez. Ikastetxeen arteko oreka lausotzeko baliogarria litzatekeen kuota kobratzearen debekua kasu. Gaur egun dugun egoerari aurre egiteko ez ditugu hitz potolo eta intentzio iradokitzaileez beteriko dokumentuak behar, egungo sistema segregatzailea arautuko duen lege argi bat behar dugu.

Hortaz, eskertuko geniokeena Urkullu lehendakariari, baita berarekin adostasunetara iritsi direnei ere, ez litzateke hainbeste noiz argitaratuko den legea baizik eta zer arautuko duen EAEn dugun hezkuntza sistema publiko-pribatu dualak sortzen dituen arazoak konpontzeko. Begi-bistakoa baita udalari eskumena emanez, ez dela desagertuko EAEn dugun %49 ikastetxe kontzertatuen kopurua.

Komunitatea eta parte-hartzea indartzeko politiken aldekoak gara STEILASen, horregatik hain zuzen ere defendatzen dugu Euskal Eskola Publikoa, hori delako alegia komunitatearen funtsa. Komunitatearen indartzeak publikotasunera garamatzalako eta zerbitzu publikoetan soilik eman daitekeelako. Hori al da lege honek jasoko duena? Gaindituko al dugu behingoz lege horren bitartez egun dugun hezkuntza sistema pribatizatzailea edo malabarismoak egingo dira orain arteko sistema injustu eta desorekatua zuritzeko, itunpeko ikastetxeen etorkizuna blindatu eta legitimatzeko, ditugun arazoen inguruan ezer arautu gabe?

Eskola publikoa berez da parte-hartzailea, hori baita publikotasunaren oinarria, ez dugu hori arautzeko beste legerik behar, ordea, bere biziraupena ziurtatuko duen berme bat behar dugu aspaldi herri honetan, eta ez dugu uste Hezkuntza Itun honek asmo hori duenik. Beraz, Euskal Eskola Publikoaren aldeko hezkuntza politika erreal bat izan arte guk borrokan jarraituko dugu, hori baita gure hizkuntza eta gure gizartearen biziraupenerako aukera bakarra.

 

Nagore Iturrioz López eta Ainhoa Astigarraga Blanco (STEILAS)

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

1 thought on “Hezkuntza legea zertarako? Duguna ondo lotuta uzteko?”

  1. kide bat
    20 iraila at 17:06Edit

    EAJ-k 2022rako, hau da, datorren urterako lege bat planteatu nahi duela esan berri du. Bilduk hezkuntza lege proposamen bat egingo duela adierazu du (2023-an aurreikusten zuena onartzen saiatzea).

    EHBilduren proposamena zentzuduna/edo ez, utopikoa, kalkulu politikoan onartzeko zaila edo dena delakoa izan daiteke, baina ados egon gaitezke ez dela gaur egun dagoenarekin konformatzeko proposamen bat, batez ere segregazioa, euskera eta kontzertatuen afera goitikoç behera iraultzea planteatzen duelako.

    Horrelako sinpletasunez bi alderdien posizioak berdintzea intoxikazioa iruditzen zait, modu interesatuan egin bada, eta ezjakintasunez egin bada nahiko tristea iruditzen zait sindikatu sektorial baten posizionamendua gai honekiko hau izatea.

    (Bide batez, adostasun hitza bada arazoa, lege bat onartu ahal izateko bloke politiko desberdinen adostasuna ere beharrezkoa da, eragile eta agenteenaz gain)

    STEILAS-ek zer asmo du? Euskal eskola publikoa indartzea eta beste maila batera eramatea, segregazioa gaindituz, langileen baldintzak hobetuz, kalitatea hobetuz, euskera hezkuntza bermatuz… edo dagoena txukuntzearekin konformatuko da?

    Seriotasun apur bat eztabaida sakonak planteatzerakoan mesedez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← Sumendia
Izpiritua zabaltzeko gogoa →

Avatar photo
STEILAS Sindikatua

Suscribe to STEILAS Sindikatua's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT