“Esperimentuak” -Iñaki Lazkano-
Esperimentuak
Zer ote bizitza, hemen eta han, orain edo gero, honekin ala bestearekin esperimentatzen ibiltzea baino?
Duela gutxi nonbaiten irakurri nuen jakinmina, kuriositate grina bizirik mantentzeak iraunarazten gaituela zutik, gogotsu eta inguruari atxekiak. Sen hori mantentzen dugun bitartean bagarala, badihardugula eta badarraigula. Gauza berrien edo bizigabeko esperientzien bila ibiltzeak nolabaiteko iraupen sentimendua sorrarazten duela gugan, alegia.
Kutsu hori nabaritzen diot, hain zuzen ere, hurrengo asteetan abian jarriko den ariketa sozialari, euskaldunen eta ia-euskaldunen hizkuntza ohituretan eragin nahi duen Euskaraldia proposamenari. Horrela ulertzen baitut nik Euskaraldia, esperimentu soziolinguistiko batean parte hartzeko gonbidapen edo proposamen gisa. Eta egia esan behar badut, gustuko dut gonbita, lagunarteko jai eder batera gonbidatu izan banindute bezala sentitzen naiz: gogotsu, pozik, alai eta parte hartzeko irrikan.
Hamaika eguneko festa batera gonbidatu naute, eta espero indarrak ez agortzea, festa-gogoa lehen egunean bezala bizirik izatea,hamaika egunez biziki gozatu ahal izateko, eta horretarako lagunak beharrezkoak direnez, datozen egunak baliatu beharko ditut kuadrilla iztela osatzeko.
Aste bete baino ez ez zaigu falta gure hariketa, esperimentu eta festara lagunak gonbidatzeko. Egin dezagun lotsarik gabe eta adeitsu, egunero ez baititugu bizitzan behin baino biziko ez duten festa ederrera gonbidatuko-eta!
Nor etorriko da gurekin?
Iñaki Lazkano
Hemen entzun dezakezue bere iritzi tartea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!