• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > erredakzioa > “Izan ginen eta izango gara” -Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat kide ohi-

“Izan ginen eta izango gara” -Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat kide ohi-

Idazki hau izenpetzen dugunok Ikasle Abertzaleak antolakundeko militanteak izan gara, 1988an ospatutako asanblada sortzailean, aurretiko urratsetan eta gerora egon diren kongresu eta ibilbide oparoan. Gutako askori IAk eman zigun lehen esperientzia militantea. Gure gaztaroaren zati bat, gure energien eta gogoen zati bat IAri emandakoak gara. Beste edozein militantzia-eremu kolektiboetan gertatzen den bezala, eman bai baina trukean ere asko jaso genuen. Ez da exajeratua esatea IAk arrastoa utzi zuela gugan, egin egin gintuela pertsona eta militante bezala. Hezi egin ginen ikasle mugimenduan, hezi eta hazi adiera zabal eta sakonean.

Ikasle eta abertzale ginen. Euskal Eskola Nazionala eta Euskal Unibertsitatea amesten genuen. Euskal Herriaren askapen prozesuari berebiziko ekarpena egiten ari ginela sinisten genuen; non eta hezkuntzaren alorrean, pertsona kritiko, aske eta emantzipatuak sortzeko estrategikoa den eremu batean. Helburuari soilik ez, bideari ere erreparatu genion eta Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko aliantzak bilatu genituen.

Denboran nahiko hurbil dauden erreferentzia batzuk aipatzearren, Euskal Curriculumaren sortze prozesuan edota Oinarrizko Hezkuntza Akordioan IAren sinadura ageri da. Hezkuntza mugimenduko eragile asko eta ezberdinen artean jositako egitasmoetan ikasle ahotsa mahaigaineratu genuen. Kaleak eta instituzioak bete genituen ikasle ahotsez, ahots abertzalez ezkertiarrez. 30 urte beteko dira aurten Ikasle Abertzaleak sortu zela. Urteurren borobila, gustura ospatuko genukeena, ehundaka lagun berriz elkartzeko aitzakia polita litzateke. Belaunaldi berriekin batera IAren iraganari eta etorkizunari gorazarre egiteko momentu polita litzateke. Zaila gertatuko zaigu, ordea, gaurko IAren diskurtsoan eta praktika politikoan ez baitugu guk ezagutu genuen antolakundearen arrastorik aurkitzen. Beste zerbait bihurtu da, hamarkadetako ibilbide historikotik deslotu dena.

Erakunde honen izaera, diskurtsoa eta lan ildoak 1991ean ospaturiko lehen Kongresuan definitutakotik nabarmen urrundu dira. Hastapen horretan marraztu ziren helburuak, oinarri ideologikoak eta estrategiak; funtsean, Euskal Irakaskuntza Nazionala eraikitzera begira ikasle gehiengoaren erreferentziazko tresna izateko asmoz sortu zen IA. “Ikasleek arazoak planteatzeko gugan erreferentzia puntu bat aurki dezatela” jarri genuen xede bezala hastapeneko ponentziatan. Horretarako, “erakunde abertzale eta aurrerakoi” eta “masa erakunde” bezala definitu zen IA, eta bere praktika ikasleon problematikan lehentasunez zentratzea erabaki zen. Euskal Ikasle Mugimenduaren ikuspegi zabal, ez apropiatibo eta adierazpen ugarikoa zuen eta errespetuzko interlokuzioaplanteatzen zuen adierazpen ideologiko guztiekin.

“Metatzeaz ari garenean ez ditugu soilik gure oinarriekin %70-80-90ean ados dauden militante berriak lortu nahi, gure artean nahi genituzke baita ere, ideia ezberdinak izanik ere beraien erreibindikapen ezberdinak defendatzeko eta gurekin lan egiteko loturak sortu eta mantentzeko prest dauden ikasleak”, “apaltasunez sentsibilitate ezberdineko sektoreetara zabaldu behar dugu, eskematismoak eta egia santuak baztertuz” gisako esaldiek argi adierazten dute zein zen filosofia. Lehen kongresutik bosgarren kongresura mantendu eta berretsi den filosofia, hain zuzen.

Lehen kongresuko ponentziei begiratzea nahikoa da konturatzeko zer nolako umiltasun eta autokritikaz kokatzen zen estrategiaren erdian indar ezberdinen biltzea. Nola ghetto edo koadrila itxietan bihurtzeko arriskua ekiditeko planteamendu irekiak eta anitzak lehenesten ziren. Nola ikasleen arazoen tratamenduari ematen zitzaion garrantzia: “ikasle sektore zabalen erreferentziapuntu izatearen papera berreskuratu nahi badugu, ikasleei bereziki dagozkien gaiei lehentasuna eman behar diegu”.

Nola desitxurapen partidistak eta hiperpolitizatuak alboratzen ziren eraginkorrak ez zirelako. Nola aktibismo hutsaren eta grebaren erabilera okerraren kritika egiten zen, eta masa borrokak, mobilizazioetatik harago, ikasleek bere problematikarekiko kontzientzia hartzean pibotatu behar zuen. Nola ikasle asanbladak zaindu, kalitatez hobetu eta benetan parte hartzaileak bilakatu nahi ziren. Nola ikasgelan eta ez kanpoan zentratu behar zen lana ikasleen arazoekin kontaktu zuzena izateko. Nola ez zen “a priori jarrera anti-instituzionaletan erori behar” eta lan instituzionala bultzatu behar zen. Nola diskurtsoak ikaslegoaren gehiengo batekin kontaktatzeko modukoa eta erakargarria izan behar zuen. Aspaldian idatzitakoaren arabera, “azalduko dugun estiloa eta diskurtsoa oso garrantzizkoa da. Argumentatu behar dugu eten gabe, egia absolutuak eta erabateko afirmazioak bota gabe…gure berezko diskurtso bat lortu behar dugu, bai terminoen eta bai ideien aldetik ere”. Nola IAren analisiaren arabera nazio askapen prozesuari egin ziezaiokeen ekarpen handiena ahalik eta indar anitz gehien euskal eskola nazionalaren alde jartzea zen.

Tristuraz diogu gaur egungo Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera, praktika, diskurtsoa eta estrategia ez datozela bat bere jaiotzan eta hamarkadetan izan duenarekin. Eta zilegi da belaunaldi berriek beste norabide bat ematea guk ezagutu genuen antolakunde hari. Zilegi da noski beste izaera, estrategia, diskurtso eta praktika bat definitzea, baina zintzoki galdetzen dugu: Ez al da beharrezkoa IAk historikoki izan duen ezaugarritzeari jarraipena emango liokeen adierazpen antolatua gaur egun ere? Ez al da behar indar anitzak biltzea? Hori lortu ahal daiteke Ikasle Abertzaleak erakunde marxista iraultzaile sozialista (edo komunista, batzuen arabera) bezala karakterizatuz? Ezker Abertzalearen traiektoriatik erabat aldentzen den diskurtsoa, “mintzaira eta mezu sasi-marxista” (horixe leporatzen genion bere garaian Sindicato de Estudiantes erakundeari), erabiltzea ikaslegoaren gehiengoaren erreferente bilakatzeko bide eraginkorra al da? Ala, uko egin zaio oinarri abertzale eta aurrerakoien inguruan gehiengoak artikulatzeari? Hezkuntzak zutoin ezinbestekoa izaten jarraituko du Euskal Herriaren eraikuntzan, ezbairik gabe; inoiz baino gehiago, esango genuke. Batetik, hezkuntza Estatuen inboluzio autoritarioaren jopuntuan egongo delako; eta bestetik, herri gisa jauzi bat emateko premia inoiz baino larriagoa delako, eta herri ikuspegia duen hezkuntza mugimendu ahaldundu, anitz eta kohesionatua behar dugula deritzogulako.

Ziur gaude bidea egingo dela, belaunaldi berriak batuko direla hezkuntzaren eremutik Euskal Herriaren eraikuntzara. Gutako bakoitza, gaur gauden lekutik, bidelagun izango gara, gorputzez eta bihotzez.

Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide ohiak: Andrea Aiape, Eñaut Aiartzaguena, Urko Aierbe, Ioritz Alberdi, Aitor Anda, Julen Antsotegi, Gaizka Aranguren, Martin Arrasate, Ikoitz Arrese, Peru Azpillaga, Gorka Elejabarrieta, Oihana Etxebarrieta, Idoia Fernandez, Joseba Garmendia, Kizkitza Gil de San Vicente, Galder Gonzalez, Izaskun Guarrotxena, Ane Izquierdo, Andoni Lariz, Oibar Legarra, Beñat Leunda, Aritz Lili, Oihana Llorente, Ane Lopez de Letona, Alex Marañon, Ainhoa Mendibil, Ane Morales, Haizea Moreno, Amaia Muguruza, Arkaitz Otazu, Pello Otxandiano, Asier Otxoa, Olatz Perez de Viñaspre, Ibai Redondo, Nerea Redondo, Ibai Ripodas, JC Tapia, “Papi”, Miren Zabaleta, Zaloa Zenarruzabeitia, Igor Zulaika, Itziar Zunzunegi, Ane Zurutuza eta beste hainbat kide.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

9 thoughts on ““Izan ginen eta izango gara” -Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat kide ohi-”

  1. dalequeerre
    8 azaroa at 9:34Edit

    Lotsa. Hori da gaur egungo Ikasle Abertzaleak definitzeko erabili dezakedan hitz bakarra. Kataluniako prozesu subiranista ez babestu “burgesa” delako? Bilboko egoitzagatik Sortu jopuntuan jarri haiek salaketa jarri zutenean Soprturen aurka, epaiketara iritsi zirenean? L O T S A eta N A Z K A

  2. Denak ez du balio.
    8 azaroa at 9:48Edit

    Porra bat! Sinatzaileen zenbatek kobratzen dute Ezker Abertzalearen enpresa ezberdinetatik ? Normala da hortaz, korporatibismo hori ezbaian jartzen duen antolakundearen aurka jotzea…

    Nik diot erdia baino gehiago. Egin apustu!

  3. panpina
    8 azaroa at 10:03Edit

    Jajaja

    Ze tristea. “Denak ez du balio”, betiko argudio tontoak ez du balio. Tipico que no ha dado un palo al agua y se pica porque no lo liberan. Hor agertzen den arabar bat bera ere ez dago liberatuta

  4. La txoni
    8 azaroa at 14:40Edit

    https://borrokagaraia.wordpress.com/2018/10/18/carta-abierta-a-los-del-cambio-de-estrategia/

  5. Ezerk ez du balio
    8 azaroa at 15:58Edit

    Perfecto, no se comparte la estrategia, estupendo.
    Pues que creen otra organización y hagan lo que deban. Lo que no es de recibo es utilizar las siglas de otra organización que se fundó hace 30 años para alimentarse de su épica mientras estan en las antípodas del objetivo para el cual fue creado. Denak ez du balio

  6. Denak balio du
    9 azaroa at 1:48Edit

    Dirudienagatik zuenean denak balio duela.
    Batzuentzat ordea, denak ez du balio.
    Mugimendu askori siglaz aldatzeak ez zien ere balio izan zuen eraso eta jazarpen publiko etengabeak ekiditeko, Amnistiaren Aldeko Mugimendua edo Aralar datozkit gogora besteak beste.
    Dirudienagatik Ezker Abertzale Ofizialean denak balio du.
    Denborak esango du zer zen benetan balizkoa.

  7. Atxu
    9 azaroa at 8:41Edit

    Gora oraingo ikasle abertzaleak!
    Kolokan jartzen duela ezker abertzale ofiziala.
    Independentista zaharrak mugimendu sozialak kontrolatu nahirik…zer da hau!??
    Zoazie pikutara zaharrak!(ni barne)

  8. Gorka
    9 azaroa at 10:28Edit

    Viendo la línea argumental de la carta en general y de este párrafo en particular:
    “Tristuraz diogu gaur egungo Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera, praktika, diskurtsoa eta estrategia ez datozela bat bere jaiotzan eta hamarkadetan izan duenarekin”
    Quizás si a las firmantes les da por cambiar “ikasle abertzaleak” por “ezker abertzalea” igual toman consciencia de que están criticando lo que ellas mismas han hecho y les explota el cerebro… Pero no, que va… Son muy conscientes y les da igual…

  9. Bolueta
    11 azaroa at 9:01Edit

    IA-ri diskurtsoa Eta praktika politikoa aldatu izana kritikatzen zaio,ia goitik behera aldatu den ezker abertzalearen esparruetatik
    Kritikatzea gauza bat da ,ta kontrolatzen ez duzun hori lehertu nahi izatea beste bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Esperimentuak” -Iñaki Lazkano-
“Maricones” -Jon Ruiz de Infante- →

Erredakzioa

Suscribe to Erredakzioa's Opinions

https://www.halabedi.eus

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT