Batukada Topaketa Araban
Duela 3 urte motibatzen ninduen jarduera bat bilatzea erabaki nuen. Banekien musikarekin zerikusia izatea nahi nuela eta lagun batekin hitz egiten, berak batukada egiteko ideia eman zidan. Betidanik batukada bat entzuten nuenean soinuaren bila joaten nintzen, haiek sortzen zuten rollito ezinhobea gustatzen zitzaidan eta.
Beraz erabakia hartu eta kurtso hasieran Kumbalayê taldean sartu nintzen. Lehengo urtean “eskola” deitzen dugunean sartu nintzen lagun batekin. Abestiak pixkanaka pixkanaka ikasten genituen eta gure erritmo motelean danbor handi haiekin erritmo politak jotzea lortzen hasi ginen.
Urte horretan sartu ginenen artean kriston giro ona sortu zen eta pertsona oso politak ezagutu nituen. Lagun talde on bat sortu genuen eta igandero gogo pilarekin entsaiora joaten ginen.
Urte hori eta gero ez genekien abesti guztiak baina batukadaren parte sentitzen ginen. Uda horretan taldearekin entsaioak hasi genituen eta hor jende ezinhobea zegoela ikusi genuen. Besoak zabalik hartu gintuzten eta hortik aurrera Kumbalayê taldearen parte sentitu ginen.
Nire batukadarekiko maitasunaren arrazoi oso garrantzitsua giro polit hori da. Jendearen jatortasun, gertutasun eta naturaltasun horrek asko balio du.
Beste lekuetako batukadak ezagutzea ere esperientzia oso polita izan da niretzat eta hau batukaden kontzentrazioetan lortzen da. Hauetan jende oso ezberdina ezagutu dezakezu eta horrek asko aberasten zaitu, bai pertsona bai talde moduan.
Aurten, lehen aldiz, Araban batukaden topaketa bat prestatzen ari gara. Aurreko esperientzien aberastasuna kontuan hartuta, hemen bat antolatzea erabaki genuen. Lan handia izaten ari da baina poz eta gogo handiz egiten ari gara. Topaketa, Iruña Okan Uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da eta ArabaSamba izena izango du. Oraindik asko prestatu behar dugu baina giro eta musika ona egongo dela ziurtatu dezakegu.
Jende guztia dago honetara gonbidatuta eta denbora pasa ahala informazio gehiago eman ahalko dugu baina perkusioa gustatzen bazaizu edo behintzat gustatzen zaizun frogatu nahi baduzu aukera oso ona da hau!
Beste aldetik, ostiral honetan, hilak 20, Burulleria plazatik abiatuta Gasteizko 3 batukada ezberdinok alde zaharreko eta zentroko kaletik jotzen egongo gara. Guztion artean abesti bat prestatu dugu eta hau jo eta gero Matxete plazarantz abiatuko gara bidetik kaleak musikaz betetzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!