Argiak eta ipuinak
Gabonetako argiak, aurten ere, esku prestidigitatzaileen antzera dabiltza. Begirada bideratu nahi dute, gainerako zentzumenak desbideratzeko. Ugaritasunak eta argiek BEHARRA ezkutatzen dute. Egunez egun, opari-paperek gure lurraldeko eskubideen urritasun gero eta handiagoa, biltzen dute. Eskubideak murriztu, subiranotasuna mugatu eta lurra suntsitzen den lurraldean gaude. Berriztagarria eta jasangarria hitzak entzun arren, gure inguruan benetan berriztagarria den gauza bakarra negozio batzuk dira, eta jasangarria dirudien gauza bakarra interes batzuk dira. Gabonetako argien itzalpean, erakundeetan konplizeak topatzen dituzten negozioak eta interesak.
Olentzero kanta-ren bolumena igotzen den bitartean baserritarren ekoizpen askoren argiak itzali egiten dira,eta horientzat ezinbestekoak diren zerbitzuen ateak ixten dira ere. Beso eolikoak aktibatzen diren bitartean, kontzejuen subiranotasuna itzaltzen da. Banderak astintzen diren bitartean, edukiz hornitzen dituzten herriak hustu egiten dira; eta etxe batzuetan platerak betetzen diren bitartean, elikatzen gaituzten herrien ingurua txikitzen da.
Ohituraren arabera ikatza jaso beharko luketenak deskarbonizazioaren argudioak babesten ditu. Garai berriek ipuinak aldatzen dituzte. Nago, erronka dela ipuina herrietatik kontatzea, zarataren gainetik ahotsa altxatzea eta kartoizko dekoratuen eta ipuin iragankorren aurrean etorkizunerako urrats adoretsuak ematea.
Isa Alvarez
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!