Abendua Zapateneon
Benetan garai nahasiak bizitzen ari garenak. Atzera begira duela hamarkada bat pentsaezinak! Baimendutako genozidioak; gerra iraunkorrak; militarizazio gero eta handiagoa; kontrol itogarria; egiaz mozorrotutako gezurrak; naturarekiko deskonexioa; teknologiarekiko fede itsua; sare sozialekiko mendekotasuna… Munduko elitea urteak diseinatzen daramatzan estrategia, eta asmatutako pandemiak bizkortzen lagundu duena, funtzionatu diela aitortu behar dugu. Zentzurik gabeko indibidualismo batera eraman gaituzte, bakardadean bizitzera mundu hiperkonektatu batean; nartzisismo obsesibora; kontsumitzaile oldarkor bihurtu gaituzte; egia bereizteko gai ez garen pertsonak; orainen mehatxuek larritutako eta etorkizun zalantzagarria dutenak… Hori pentsaezina zen gai sozialekiko eta bidegabekerien aurkako hain sentsibilizatuta zegoen gurea bezalako gizarte batean. Eta ez naiz iraganaren apologia egiten saiatzen, jakin badakidalako alderdi askotan hobetzeko asko zegoela, baina argi daukat saltzen diguten aurrerapenaren ideia ez dela zuzena (edo, hobeto esanda, elite horiek munduko boterea kontrolatzen jarraitu dezaten zuzena dela).
Zapateneon, duela 22 urte jaio zenetik, egoera horretan ez erortzeko modurik onena komunitatea eraikitzea dela pentsatzen dugu, elkarrekin biltzea, eragiten diguten gai guztiei buruz hitz egiteko eta modu kolektiboan eztabaidatzeko, baikotzarenak besterik ez diren eta gutako bakoitzak konpondu behar dituenak sinetsarazi nahi digutenaren kontra. Hori dela eta antolatzen ditugu helburu horretara zuzendutako jarduerak. Eta urtea bukatu baino lehen proposamenez betetako hilabete bat diseinatu dugunez, horren berri eman nahi dizuet jarraian.
- Abenduaren 3an, asteartea, 19:00etan, kartzelaren aurkako jardunaldia izango dugu. Bertan, bi liburu aurkeztuko ditugu: “Entre el azar y la necesidad”, COPELen sortzaileetako Daniel Pont Martínena; eta “Fundamentos y estrategias de la COPEL”, Agustin Moreno Carmonarena, presoen koordinakunde horretako kidea ere. Egileekin kartzelaren aurkako borrokei buruz hitz egiteko aukera izango dugu.
- Abenduaren 4an, asteazkena, 19:00etan, AZPIMARRA irakurle okupatuon taldea Zapateneon bilduko da, Gabriel Arestiren “Harri eta herri” liburuaz hitz egiteko.
- Abenduaren 11n, asteazkena, 19:00etan, “Gasteizkoak” kolektibo antimilitaristaren azken liburua aurkeztuko dugu, “Conversión de la industria militar en Euskal Herria. Para no fabricar más guerras”, Zapateneok argitaratua. Gasteizkoak kolektiboko kideekin hitz egiteko aukera izango dugu.
- Abenduaren 13an, ostirala, 18:00etan, Carlos Taibok “Autogestión y apoyo mutuo. Qué significa ser libertarie en el siglo XXI?” hitzaldia emango du Errekaleorreko Gaztetxean, Lumaltik herriak, Errekaleor Bizirik eta Zapateneok antolatua.
- Azkenik, abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan, Ekintza Zuzena aldizkariaren 50. zenbakiaren aurkezpena. Ekintza Zuzena taldeko kide bat eta aldizkari horretako artikulu batean kolaboratzaile izan den Patxi Azparren izango dira gurekin Zapateneon.
Animatzen al zarete eguneroko komunikabideetan agertzen den gezur kateari ZAPping egiteko eta gurekin hitz egitera Zapateneora etortzeko? Zuen zain gaude!
Mikel Lacalle (Zapateneo)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!