Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra hil da
Judimendi auzoko preso ohia asteartean zendu zen bizikletan zihoala, lehen hipotesien arabera bihotzeko baten ondorioz. 55 urte zituen Igor Uriartek, Euskal Herriko herri mugimenduan ezaguna eta kazetaritzan aritua, azken urteetan Urruñan bizi izan zen.
Igor Uriarte Lopez de Bikuña Gasteiztarrak Urruñan zuen bizilekua 2018an kartzelatik atera zenetik. Naiz hedabideak jakinarazi duenez, bakarrik zegoen ezbeharra izan duen unean eta medikuak lekuan bertan baieztatu du heriotza.
Polizia frantsesak 2013an atxilotu zuen Montpellierren, ETA erakundearekin harremana zuelakoan. 2017ko irailean Parisko auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri zion, fiskaltzak zazpi urte eskatuta zituen arren. Zigor osoa beteta, 2018ko martxoan atera zen kartzelatik eta Urruñan ezarri zuen bizilekua. Hala ere, 2020ko urrian berriro atxilotu zuen Polizia frantsesak, Frantziako lurraldean egotea debekatzeko agindu bat zela eta, baina 2021eko maiatzean Parisko Auzitegi Korrekzionalak lurralde debekua kendu zion, eta ordutik berriz ere Urruñan bizi ahal izan zen.
Gara egunkarian aritu zen kazetari gisa hainbat urtetan, batez ere kirol gaiak jorratzen, eta Elkartzen mugimenduko kide eta eleduna izan zen. Azken urteetan, nekazaritza ekologikoan aritu zen Urruñan, bere ustiategi propioa landuz.
Gasteizko herritarrek babes handia eman diote Uriarteri urte hauetan guztietan. 2017ko irailean, Parisko epaiketaren lehen egunean, Kalera Kalerak elkarretaratzea deitu zuen Andra Maria Zuriaren plazan eta jende andana bildu zen Uriarte eta Raul Adunari elkartasuna adierazteko. Epaiketaren ostean, 300 lagun baino gehiagok manifestazioan parte hartu zuten zigorrak salatzeko. 2018Ko martxoan, Frantzian sei urtez espetxean egon ostean Madrilera eraman zuten eta bertan epaileak aske utzi zuen. Judimendira itzuli zenean harrera beroa egin zioten.
2020ko urrian, berriro atxilotu zutenean, berriz mobilizatu ziren herritarrak. Judimendiko Sefarad plazan argazkia egin zuten bere alde, eta Sortuk kontzentrazioa deitu zuen Andre Maria Zuriaren plazan “Txopo Euskal Herrian aske!” lelopean. Azkenik, 2021ean lurralde debekua kendu ziotenean, poztasunez hartu zuten albistea Gasteizen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!



