Greba orokorra Arabako txoko guztietara zabaldu da
Piketeak eta mobilizazioak izan dira Arabako eskualde ezberdinetan goizean zehar. Arratsaldean mobilizazioak antolatu dituzte Lautadan, Arabako Errioxan eta Mendialdean.
Gaur, 11ren azaroaren greba orokorrean, langileen borroka Araban zehar zabaldu da. Grebak jarraipena izan du Arabako hainbat txokotan, eta piketeak eta mobilizazioak egon dira eskualdeetan zehar. Etxebizitzaren urritasuna eta espekulazioak herriaren erantzuna esnatu du gaurko egunean, adierazpenak eta piketeak sortzen. Gasteizen, hiru manifestazio antolatu dira erdialdean eta goiz osoan zehar hirigunea guztiz bete dute, milaka manifestatzaile batzen. Gainera, gaurko jardunaldiak murrizketa serioak eragin ditu sektore publikoan. Garraioren kasuan, adibidez, %30ren zerbitzua bakarrik ziurtatu da, eta ikaskuntza publikoan jarraipen handia egon da. Haurreskoletan segimendu ia totala antzeman da, eta EHUk estimatzen du bakarrik %10ko zerbitzua eman dela gaur.
Greba eta manifestazioak ez dira bakarrik hiriburuan gertatu. Agurainen eta Oiongoren kasuan, jarraipena handia izan da, eta bertan beste manifestazio gehiago izango dira arratsaldean. Agurainen, denden ia 100% itxita egon dira goizean zehar. Gainera, manifestazioak pertsona ugari bildu ditu San Juan plazan, eta aktibitate profesionala bigarren plano batean geratu da gaurko jardunaldian.

Agurainen bezala, etxebizitzaren aldeko aldarriak Oionen entzun dira. Argazki eta bideoetan ikusten den moduan, manifestazioak ehundaka pertsona inguru batu ditu, etxebizitza duina defendatzeko eta espekulazioari mugak jartzeko. Beste manifestazio bat deitu dute gaurko 17:30tarako. Berriz era, Herriko plazan.

Arabako mendialdean, piketeak izan dira goiz-goizetik. Goizeko 7:00 eta 8:00etan GKSk piketeak antolatu ditu Kanpezuko herriko plazatik eta Maeztuko Isaac Puente plazan. Aabako mendialdean ere manifestazio bat antolatuko da arratsaldean. Kasu honetan, 18:30etan, berriz ere, Kanpezuko plazan.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
