Gasteiz eta Donostia lotuko ditu Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienak
Gure Esku Dagok antolatutako giza kateak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu ekainaren 10ean: Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena izatea espero dute antolatzaileek. Ekainetik aurrera Herri Ituna sustatuko dute eragileen artean.

Ekainaren 10ean egingo duten “mobilizazio handia” iragarri du Gure Esku Dagok. Donostian hasi eta Gasteizen amaituko da giza katea. Aurreratu dutenez, “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izango da.
Horretaz gain, Arabako beste zenbait herri zeharkatuko ditu giza kateak: Laudio, Amurrio eta Murgia, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, 100.000 lagun baino gehiago beharko dira ibilbidea osatzeko. izan ere, 2014ko giza kateak 150.000 lagun batu zituen 123 kilometroko ibilbidean. Aurtengo erronka, beraz, zailagoa izango da eta Arabak paper garrantzitsua izango du.

2018a, urratsen urtea
2018an erabakitzeko eskubidearen aldeko “urrats esanguratsuak” emango direla uste du Gure Esku Dagok, eta bide horretan herritarrek protagonismo handia izango dutela gaineratu du. “Herritarron Ituna, herri galdeketak eta ekainaren 10eko mobilizazioa. Hiru lan ildo horiek garatuko ditu Gure Esku Dagok 2018an, erabakitzeko eskubidearen aldeko urrats esanguratsuak emateko determinazioarekin”, adierazi dute.
Aurtengo ibilbide orriaren ardatzak aurkeztu zituen dinamikak abenduan, Agurainen egin zen bazkideen ez ohiko asanbladan, eta plangintzaren garapena diseinatzen aritu da ordutik. Donostian egindako ekitaldian Herritarron Ituna osatzeko emango diren pausoen berri eman dute ere.
“Euskal gizartean aro berri bat irekitzeko baldintzak” erein nahi dituztela adierazi dute Gure Esku Dagotik: ekainetik aurrera Herri Ituna sustatuko du Gure Esku Dagok eragileen artean, aro berri bat irekitzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
