• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez

Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez

 20 urtarrila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez sarreran

Kalejira egin zuten larunbatean Gasteizko kaleetatik urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko. "Nosotras paramos el carro" lelopean duela 44 urte Gasteizko kaleak hartzera ateratzen ziren emakumeen* eredua izan zuten gogoan.

Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez

Egun gutxi falta dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deituriko Greba Orokorrerako eta eragile eta mugimendu desberdinak hasiak dira giroa berotzen. Aldarrikapenak kalera ateratzeko kalejira antolatu zuen Gasteizko Mugimendu Feministak iragan larunbatean.

Andra Mari Zuriaren plazatik abaitu zen ekimena, “Nosotros paramos el carro” lelopean. Erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten Greba Orokorraren aldarria lau haiztera zabaltzeko, eta, El Boulevard saltokiko ekimenean bezala karroak baliatu dituzte horretarako. Karroa sinbolo bezala erabili nahi dute, 1976an, Gasteizko kaleak astero hartzen zituzten milaka emakumeen* eredua jarraituz. Duela 44 urte poltsa hutsa bilakatu zen emakume* horien borrokaren ikur eta oraingo Greba Orokorrean karroa baliatuko dute.

“Azken urteetako mobilizazio feministetan gauza bat oso argi utzi dugu; heteropatriarkatuaren aurpegi oro gelditzera goaz!” azpimarratu dute Mugimendu Feministako kideek, eta, datorren Greba Orokorrean kontundentzia berdinarekin erantzungo dutela gaineratu ere: “ez dugu bizitza prekariorik onartuko, sistemak inposatzen digun izateko eta sentitzeko moduen aurrean, indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitzaren alde borrokatuko garelako eta bizitzako esparru guztietan herriei subiranotasuna itzultzea exijitzen dugulako”.

Motorrak berotzen

Mugimendu Feminista ez da asteburu honetan Greba Orokorrerako atzera kontuan murgildu den bakarra. Gasteizko Gazte Komiteak ere hainbat jarduera burutu ditu asteburuan zehar, hala nola, ostiral arratsaldean egin zuten pankarta kedada. Gasteiztik kanpo ere prest dira Greb Orokorrari heltzeko, Aiaraldean agerraldi jendetsua egin zuten Urduñan eskualdeko Greba Batzordeek urtarrilaren 30erako prestatu duten egitaraua aurkezteko.

✊ AIARALDEA GREBARA! Datorren urtarrilaren 30ean eskualdeko kaleak bizitza, pentsio eta lan duinen defentsan hartuko ditugu!

Arrazoiak soberan daude. Lapurtu digutena berreskuratzeko garaia heldu da! #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/BTlNJorZRh

— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) January 17, 2020

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Josu Santamarina (Memoria Gara): “Instituzioei hitz politak esatetik ekintzetara pasatzeko ordua dela esan behar diegu”
Zientzia | Ilargi : “Internet herialde bat balitz, bere kontsumo energetikoa mundu mailan laugarrena izango litzateke.” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT