Etxebizitza eskubidearen alde milaka pertsonek Gasteizko kaleak hartu dituzte
Milaka lagunek hartu dituzte Gasteizko kaleak greba orokorreko deiekdiei erantzunda. Goizean goizetik, pikete informatiboek, kontzentrazioek eta sektore guztietako lanuzteek Arabako hiriburuko ohiko jarduera erabat aldatu dute.
Borroka jardunaldia goizeko 5: 00etan hasi da industria gune nagusietan. Lehen orduetatik antolatu dira piketeak eta hainbat ekoizpen-linea geldirik geratu dira edo atzerapenak jasan dituzte. Goizean zehar auzo ezberdinetatik jarraitu dute mobilizazioek. Poliziaren presentzia handia izan da hiriko hainbat eremutan eta Txagorritxu auzoko piketeetan bi pertsona izan dira atxilotuak. Guztira hiru atxilotu egon dira goizean zehar, eta arratsaldean aske utzi dituzte.
Bilbo plaza izan dute topagune auzo ezberdinetatik heldutako zutabe eta mobilizazioek. ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta milaka eta milaka pertsonek hiriaren erdialdea zeharkatu dute Gasteizek inoiz ikusitako mobilizazio handienetako batean. Espekulazioaren eta errentismoaren aurkako aldarrikapenak Andra Mari Zuriko plazara heldu direnean manifestazioko amaiera oraindik Bilbo Plazan zegoen.
Amaiera-ekitaldian, lehenik eta behin, Etxebizitza Sare Sindikaleko eta Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistako bi kideek hartu dute hitza. Gogorarazi dute soldatak ez direla prezioen neurri berean igotzen, eta etxebizitzak garestitzen jarraitzen duela.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak hiru neurri aldarrikatu dituzte. Espekulatzaileen desjabetzea: “gutxi batzuen esku dauden etxebizitzak berreskuratzea eta guztion behar sozialetarako jartzea”, erabilera espekulatibo eta errentista debekatzea “inor ez dadin bizi soldaten eta langileen ahaleginaren kontura” eta etxebizitza eta baliabideak langile-klasearen arabera antolatzea. Salatu dute etxebizitza dela langile klasearen “pobretzearen arrazoi nagusietako bat” eta “alderdi politiko guztiak” egoeraren erantzuletzat jo dituzte, erantzukizun maila ezberdinekin bada ere, “inork” ez dituelako beharrezko “neurri erradikalak” hartzen. PPri, UPNri eta EAJri etxebizitzarekin negozioa egiten duten jabe handien lagunak izatea leporatu diete eta PSOEri espekulazio politikak bultzatzea.
Bukatzeko, ESK-k, LABek eta ELAk hartu dute hitza eta greba deialdia historikotzat jo dute denek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
