Pentsionisten mugimenduaren indar erakustaldi berria

Manifestazioak deitu zituen larunbatean pentsionisten mugimenduak Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Gasteizen ere ehunka lagun atera ziren kalera.

Maccabi Tel Aviv Gasteizen ongi etorria ez dela erakutsi zuten beste behin Baskoniako zaletuek

Mossadeko agenteen presentziarekin Baskoniako zaletuek Palestinaren aldeko mezuak erakutsi zitiuzten atzoko partidan.

Gasteizko neska* ikasleek autodefentsa feminista lantzeko egitaraua prestatu dute

Gasteizko Campuseko neska* ikasleek hainbat tailer, ekimen eta hitzaldi antolatu dituzte autodefentsa feministaz hausnartu eta praktikan jartzeko.

Mugimendu feminista eta gazte mugimendua pentsionistekin batera mobilizatuko dira larunbatean

Gazte, ikasle eta mugimendu feministak zutabeak antolatu dituzte larunbatean pentsionistek deitutako manifestaziora batzeko.

‘De Miguel’ auziaren epaia abenduaren 17an jakinaraziko dute

Akusatuak eta horien abokatuak 10:00etan deitu dituzte. Alfredo de Miguel Arabako EAJren agintari ohia da akusatu nagusia; 29 urteko kartzela-zigorraren eskaria egin dute harentzat.

Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo

Boliviak bizi duen estatu kolpea salatu zuen atzo Askapenak Andra Mari Zuriaren plazan, ostiralean mobilizazio gehiago izango dira Hego Euskal herriko hiriburuetan, baita Gasteizen ere

Argentinako fracking-aren aurkako borrokaizango dute hizpide ostiralean

Fridays For Future Gasteizek eta Berriztu mugimenduak Argentinako Mendoza eskualdean fracking-aren aurka abiatu duten borrokaren inguruko hitzaldia antolatu dute ostiral honetarako, Esteban Serbat aktibista ezagunaren eskutik.

Prekarietatearen aurrean elkartasun feminista aldarrikatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak

Orozkoko Artiach enpresako eta Laudio eta Amurrioko Berriak supermerkatuetako langileekin elkartasuna adierazi eta hurrengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du mugimendu feministak.

«Auzoa berpizteko asmoz» azaroko egitaraua aurkeztu du Olarizuko Gazte Asanbladak

Aurreko hilabetean aurkeztu zuten «Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen» dinamika Olarizuk bizi duen prekarizazioari aurre egiteko, azaroan zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte.

Urtarrilaren 17 eta 18an izango dira aurtengo Izan Media tailerrak, herri mugimenduaren ahalduntze komunikatiboa helburu

Urtero bezala, 2020aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik. Aurtengo hitzordua urtarrilaren 17 eta 18an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Elecnorreko langileek greba mugagabea egingo dute

Enpresak «baldintza minimo batzuk» negoziatzeko erakutsi duen «borondate ezaren aurrean», mobilizazio gehiago iragarri dituzte langileek. Urte amaieran greba mugagabea deitu dute.

EAEko Hezkuntza eta EHUko lan zentroetako garbitzaileek Lakuara eraman zituzten euren aldarriak

Eusko Jaurlaritzak Lakuan dituen bulegoetara eraman zituzten euren aldarriak atzo, EAEko Hezkuntza zentroetako eta EHUko garbitzaileek. Unibertsitateko ikasleek ere elkartasuna adierazi zieten langileei

Gaztetxeko rokodromo berria estreinatuko dute biharko jaialdian

Gasteizko eskalatzaileek eskalatzeko txoko berri bat dute hirian, Gaztetxeak rokodromoa eraiki du eta bihar inaguratuko dute, antolatu duten jaialdian.

Mezu faxistak azaldu dira Gasteizko hainbat tokitan

Goizeko lehen orduan mezu faxistak zituzten Espainiar banderak azaldu dira Gasteizko hainbat tokitan, «Abascal presidente» eta «Stop RGI» bezalako esaldiekin.

Archives by Month:

Archives by Subject: