Alfredo De Miguel cumplirá 9 años de prisión tras ser condenado a 13 años y 3 meses de cárcel

La sentencia supone el punto final a la mayor trama de corrupción hasta ahora juzgada en la CAV. ADI Elkartea ha llamado a movilizarse hoy a las 19:00de la tarde ante la sede del PNV en la Plaza de la Viregen Blanca.

Herri txikien alde lan egiteko deia egin zuten larunbatean Markinezen

Uztailan sortu eta urrian aurkeztu zuten Herri Txikiak Bat asanblada. Orduz geroztik, hainbat lanetan murgilduak egon dira. 2020rako asmoak aurkeztu zituzten larunbatean Markinezen egindako agerraldian.

Aurrekontu «antisozialen» aurrean, greba orokorrerako deia Gasteizen

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek ekitaldi bat egin dute Gasteizko Iradier Arenan, EAEko 2020ko aurrekontuen proiektua «antisoziala eta neoliberala» dela salatzeko.

Margoketa faxistak agertu dira gaur goizean Gasteizko Unibertsitatean

Mezu faxistak zituzten margoketak egin dituzte Gasteizko Unibertistateko Elurretako eraikineko sarrera nagusian. Democracia Nacional Joven (DNJ) alderdi faxistak sinatu ditu erasoak.

Greba mugagabean jarraituko dute Elecnorreko langileek

Aste bete igaro dute dagoeneko greban Elecnor Telecomunicaciones enpresako lagileek. Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du eta mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dute beharginek.

Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea jaio da, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurrean indarrak batzeko helburuarekin

GPS, Gazte Prekarioen Sarea, aurkeztu dute, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurka jardungo duen eragile berria. Abenduaren 20an egingo dute lehenengo asanblada irekia Judimendiko Auzo Elkartean.

Zaramagako elizako Memoria eta Giza Eskubideen zentroari bultzada ematea exijitu die instituzioei «Memoria Gara» ekimenak

«Hitzetatik ekintzetara» igarotzea exijitu die Memoria Gara ekimenak instituzio publikoei. Zaramagako San Frantzizko elizan Giza Eskubideen eta Memoriaren zentroa eraikitzeko neurriak hartzea eskatu dute Katedral Berriaren aurrean prestatu duten «M3 PHOTO» erakusketaren harira egin duten agerraldian. Otsailean proiektuan sakontzeko jardunaldiak egingo dituzte.

«Talka irudikatzeko, ederra da mugimendu feministak Adolfo Domínguez-en denda bat okupatzea»

Abenduaren 6an egin zuten publiko Gasteizko hainbat emakumek* Talka espazio feministaren okupazioa. Ia urtebete joan da Talka jaio zela, Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu zutenean. Okupazioak ez zuen luze iraun, legez kanpoko kaleratzea tarteko. Kolektiboa ez zen desegin, ordea. Gasteizek eta Alde Zaharrak «gune feminista okupatu» bat dute berriro ere. Proiektuko kide Ane eta Estitxurekin mintzatu gara (izenak ez dira egiazkoak) haien asmo eta gogoetei buruz.

Bakarkako lan berria aurkeztu zuen atzo Miren Narbaizak, «Zilar Printzak»

Atzo aukreztu zuen MICEk bere bakarkako bigarren lana Gasteizko Vinylora musika dendan. Lau kantuz osatutako diskoa kaleratu du, binilo formatuan soilik, «patxadaz entzun eta gozatua izateko».

Milaka pentsionista mobilizatu dira gaur Gasteizen beraien aldarrikapenak Eusko Legebiltzarreraino eramateko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako milaka pentsionistek Gasteizko kaleak hartu dituzte gaur goizean. Pentsio publikoen defentsan borrokan jarraituko dutela adierazi eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera batzeko deia egin dute. Mobilizazioaren argazkiak bildu ditugu argazki galeria batean.

Mrtxoaren 3ko gertakariak gogora ekarriko dituen argazki erakusketa antolatuko du «Memoria Gara» ekimenak

Memoria Gara ekimenak «M3 PHOTO» erakusketa prestatu du abenduaren 14rako katedral berriaren aurrean, erakusketak 1976ko martxoaren 3an gertatutako sarraskiaren irudiak bilduko ditu.

Zapi-katea egin zuen atzo Etxeratek euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko

Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren baitan, beste urte batez, zapi-katea egin zuen Etxeratek Ajuria Eneatik abiatuta Esuko Legebiltzarreraino.

Oiongo bizilagunek azken eraso matxista salatu dute

Eguerdian bildu dira, herriko plazan, Udalak deituta.

Sumendi espazioa auzoaren arnasgunea izateko lanean jarraituko dute judimendiko gazteek

Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskaini zuten Judimendiko gazteek, antolaturiko bi asteko ufadan. Aurrera begira Sumendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatu dute ekimena. Nahiz eta Ertzaintzak azaroaren 27an espazioa desalojatu eta ateko sarraila aldatu zuten, auzoko gazteek berriro ireki dute espazioa egitarauarekin aurrera egiteko. Orain, Sumendiren aldeko babes kanpaina abiatu dute.

Archives by Month:

Archives by Subject: