ARGAZKI GALERIA | Arabak «Bai» esan dio bizitza duinari

Goizeko mobilizazio jendetsuen ostean, urtarrilaren 30eko Greba Orokorreko arratsaldeak ere milaka lagun bildu ditu kaleetan. Gasteizko mobilizazioa jendetsuena izan den arren, bloke sektorial ezbedinak egon dira bazkalostean eta gainontzeko herrietan ere manifestazio ezberdinak egon dira.

ARGAZKI KRONIKA | Lan, pentsio eta bizi duinen alde gainezka egin dute Arabako kaleek goizean

Goizean goizetik jarraipen zabala izan du lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko Greba Orokorrak Araban. Piketeek lantoki eta ikastetxe askotako jarduna eten dute. Gasteizen bizi izan dira tentsio une handienak, bereziki pikete feministan eta El Corte Ingles aurrean. Jende uholde batez osatutako manifestazioak eman dio amaiera goizeko egitarauari.

Hora a hora | Huelga General en Araba

Hego Euskal Herria vive una jornada de Huelga General convocada por la Carta de los Derechos Sociales, una huelga que desde primera hora de la mañana se está haciendo sentir en diferentes puntos de Araba con piquetes y demás formas de protesta. El punto fuerte del día será la manifestación que partirá a las 12:00 desde la Plaza Bilbo de Gasteiz. Estamos haciendo un seguimiento exahustivo en todo el herrialde.

Urtarrilak 30: Hala Bedi jarraitzeko egun handi bat

Goizeko lehen piketeekin batera abiatuko den Greba Orokorraren orduz orduko jarraipen berezia burutuko du Hala Beditik. Jarraipenarekin laguntzeko. 656 34 49 82 telefono zenbakia egongo da egun guztian zehar eskuragarri ekimen eta mobilizazio desberdinen bideo, argazki eta azken orduko informazioa jasotzeko

Oholtzak irauli eta identitate disidenteak lehen lerroan jarriko ditu Mamarru Fest-ak

Maiatzaren 8, 9 eta 10ean errekaleorren egingo duten Mamarru Fest-a aurkeztu zuten atzo. Zis gizonei protagonismoa kendu etabestelako subjektuei ikusgarritasuna eman eta erreferentzia berriak ezartzea du helburu jaialdiak. Otsailaren 1ean aurkezpen jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra ate joka

48 ordu baino gutxiago falta dira urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako. Azken urteetako mobilizazioek hauspotuta dator deialdia. Lan, pentsio eta bizi duinen defentsan bat egingo dute eragile sozial eta sindikalek, datozen borrokei bultzada emango dien batasun ariketa batean.

Greba Orokorra: Hamaika borroken batasuna

Urtarrilaren 30eko Greba babesteko arrazoiak jasotzen ditu bideo honek, sektore ezberdinetatik egiten dute deialdiaren kokapena: Jose Soubies Garate (Arabako Pentsionistak Lanean), Miren Esnaola (Gazte Komitea), Jabier Saenz (ESK Sindikatua) eta Amaia Andrieu (Mugimendu Feminista).

Greba Orokorraren alde gorriz margotu zituzten Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona

Igande gauean, gorriz margotu zituzten Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona. Ekintzaileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzera dei egin zioten Euskal herriko langileriari.

Ekaitz is in da house

Arratsaldeko 19:00ak besterik ez dira, baina iluntasuna kaleetan zehar sartu da. Urtarrileko gau hotzen berotasun aterpe bilakatu da Gasteizko Gaztetxea. Foku gorriak piztu eta oholtza ketu da, barra inguruak garagardo botilatxoz bete diren heinean. Hip-hop kulturan murgildu, eta rap-aren errimen artean dantzatzeko gogoekin gerturatzen hasi da jendea. Gaurkoa zita berezia da muinoko etxearentzat.

Greba Orokorraren bezperan pentsio duinen defentsan atera dira kalera Arabako pentsiodunak

Astelehenero bezala kalera atera dira gaur ere Arabako pentsiodunak. Pentsio sistema publiko baten defentsa aldarrikatu eta osteguneko Greba Orokorrean parte hartzeko deia zabaldu dute.

Greba Orokorrerako dei egin dute AP-1 autobidean egindako bide mozketan

Suzko barrikada batek bi noranzkoetan moztu du gaur goizean AP-1 errepideko zirkulazioa. Hala Bedik ekintzaren bideoa eta irakurketa jaso ditu, ekintzaileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean «kaleak hartzeko» deia zabaldu dute.

Gazte Blokearen asanblada irekia egingo dute otsailaren 5ean

Martxoaren 3an eta 8an kaleak hartzeko dei egin du Gasteizko Gazte Blokeak. Datozen «borroka egunen» antolaketan sakontzeko asanblada irekia deitu dute datorren otsailaren 5ean Gasteizko Gaztetxean

«Ekaitz in da House» freestyle txapelketaren azken edizioa ate joka

Larunbat honetan, urtarrilak 25, azkenekoz ospatuko da «Ekaitz in da House» freestyle txapelketa. Brezeia izango da azken edizio hau, ez azkena delako bakarrik, Ekaitz Samaniego Gaztetxean izango delako behingoz.

Gaur ere lanuzteak egingo dituzte DETESA enpresako langileek

Astelehenean ekin zion lanuzteak egiteari DETESA enpresako Langileen Batzordeak, enpresan bizi den prekariete egoerari egin nahi diote aurre horrela. Bihar dute paroen azken eguna, baina ez dute mobilizazio gehiago deitzea baztertzen.

Archives by Month:

Archives by Subject: