Torturaren errealitatea argitara atera zuten «egia, justizia eta erreparazio» eske

Torturaren aurkako egunaren baitan Sortuk, «egia osoa argitara» ateratzea eskatu zuen atzo Andra Mari Zuriaren Plazan antolatu zuen informazio gunean. Euskal Herrian 5.657 tortura kasu kontabilizatu dira.

«Jendartearen lotsak azpian ezkutatzeko alfonbra da espetxea»

Urtarrilaren 5ean irten zen Zaragozako Zuerako espetxetik. 2012an espetxeratu zuen Ertzaintzak Auzitegi Gorenaren agindua betez, herritarren maitasun eta amorru keinuen artean. Zortzi urteren ondoren Gasteizen da berriz Ekaitz Samaniego. Irribarretsu eta alai dago, etxean egoteaz gain etxean sentitu delako espetxetik irten denetik. Urteotako eta egungo pozak, minak eta kezkak konpartitu ditu ARGIAk eta HALA BEDIk elkarlanean egindako elkarrizketan.

Pobrezia Energetikoaren aurkako hainbat ekimen antolatu ditu «Derecho a Techo» plataformak

Duela urtebete sortu zen Gasteizko Etxebizitzaren Alde eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu Pobrezia Energetikoaren aurkako astearen testuinguruan. Otsailaren 17an mobilizazioa burutuko dute Andra Mari Zuriaren Plazan.

Zaldibarko zabortegiko hondakinak Gasteizera ekartzeko aukera mahai-gainean

Gasteizko Udala prest agertu da Zaldibarko hondakin «ez arriskutsuak» Gardelegiko zabortegian hartzeko. Urte luzez lindanoa metatu da Gardelegin eta hainbatetan isurketak gertatu dira Zadorra ibaira.

HALA BIDEO | ‘Tortura, una herida abierta’

13 de febrero, Día Contra la Tortura. Hala Bideo recogió en este reportaje de 2018 los testimonios de cuatro alavesas de diferentes generaciones que han sido torturadas por la Ertzaintza, la Policía Española o la Guardia Civil: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay y Susana Atxaerandio. Junto a ellas, también ha participado la psicóloga Ixone Legorburu. El reportaje fue subtitulado a seis idiomas para facilitar su difusión: Euskara, Castellano, Catalán, Galego, Italiano e Ingles

Denuncian al Ayuntamiento de Gasteiz por un delito de coacción contra las vecinas de Olarizu

La denunciante asegura que el Ayuntamiento de Gasteiz está realizando «mobbing inmobiliario» con el objetivo de que abandone su vivienda, a pesar de que varias sentencias judiciales dicten lo contrario. Denuncian que los cortes en el suministro de luz, agua y alumbrado público afectan especialmente a los menores que viven en el barrio.

TUVISAk langile baten greba eskubidea urratu zuen urtarrilaren 30ean

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean TUVISAk kudeatzen duen Santa Barbara parkingeko langile bati greba eskubidea urratu izana salatu du ESK sindikatuak.

Klase batasuna aldarrikatuko dute martxoaren 3an eta 8an

«Elkartasunetik klase batasunera» dinamika jarri dute martxan hainbat gaztek martxoaren 3aren eta 8aren atarian. 10 eguneko dinamika izango da otsailaren 28tik abiatuta.

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan

«Causa Especial 20907 / 2017» dokumentalaren proiekzioa antolatu du otsailaren 14erako CDR Gasteizek, Joseba Azkarragaren, Jaume Rouresen eta Andreu Van Den Eynde Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatuaren parte hartzearekin

Gasteiz infernu bilakatuko dute otsailaren 22an hiriko gune autogestionatuek

Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatu dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta «kapitalaren hiria» infernu bilakatuko dute otsailaren 22an. Egunaren nondik norakoak eta mozorroak egiteko hitzorduak egin dituzte publiko dagoeneko.

Lanuzteekin jarraituko dute aste honetan zehar Laminaciones Arregui enpresan

«Enpleguaren defentsan» aurreko aste bukaeran abiatutako lanuzteei segida emango diete aste honetan zehar Laminaciones Arreguiko langileek. Plantilla murrizteko neurriak geldiarazi nahi dituzte horrela.

«Gora Judimendi!» dinamika aurkeztu zuen atzo Judimendiko Gazte Asanbladak

Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte betetzen ditu aurten eta auzoaren alde lanean jarraitzeko helburuarekin «Gora Judimendi!» dinamika jarri du martxan. Diagnostiko bat abiatuko dute auzokide eta eragileekin Judimendiko gabeziei aurre egiteko.

Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.

Lakuan manifestatu ziren atzo EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileak

Negoziazio mailaren de desblokeatzea eskatu zieten patronalari eta Eusko Jaurlaritzari atzo Lakuan elkartutako EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako 300 garbitzailek. Unibertsitateko ikasleen babesa ere jaso dute.

Archives by Month:

Archives by Subject: