1. atala: Kapitalismoaren krisia (GPS)
Nork ordainduko du datorren krisia? Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, hausnarketa sakona abiatu zuen GPSk, Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Ondorioak bildu eta hiru ataletan banatutako iritzi artikuloa osatu dute, azken krisiak utzitako irakaspenetan sakondu eta etorkizunari aurre egiteko gakoak mahaigaineratuz. Lehenengo atal honetan krisi kapitalisten funtzionamendua aztertu dute GPSko kideek.
Kapitalismoa kaosa da, krisia. Ideia hau gazteok oso barneratuta daukagu. Izan ere, ia beste egoerarik ezagutu ez duen belaunaldia gara. Badirudi lehenengo belaunaldia izango garela, aurrekoa baino okerrago biziko dena. Erretrospektiba apur bat eginez, esan dezakegu arrazoitzeko gaitasun minimoa daukagunetik, krisi sakon, estruktural eta etengabean hazi garela. Eta orain, azken krisian hartutako erabaki politikoak gehien pairatzen ari garen sektoreetako bat izanik, beste egoera apokaliptiko baten aurrean gaude. Baliteke izatea, egoera horretan kontzientzia garatu dugulako, edota agian, etortzen zaigun situazioaren jakitun garelako edota besterik gabe, ohitu garelako; ez gaitu egoera honek bat ere harritzen. Horregatik, komenigarria iruditu zaigu honaino nola iritsi garen, pixka bat bada ere, sakontzen saiatzea, egoera berri/zaharraren aurrean prestatzeko. Artikulua hiru zatitan banatu dugu (egun bakoitzean zati bat publikatuko dugularik): Lehenik eta behin, krisi kapitalisten funtzionamendua aztertuko dugu azkar batean. Ondoren azken krisian egindako akatsetatik ikasten eta irakaspenak ateratzen saiatuko gara. Azkenik, gako batzuk mahai-gaineratuko ditugu, etorkizun hurbilari ahalik eta baldintza onenetan aurre egiteko.
Kapitalismoaren krisiak
Sistema kapitalista sistema harraparia da, inguruan duen guztia irensten duena, dena xurgatzen eta bereganatzen saiatzen dena. Hau guztia, produktibitatea eta errentagarritasuna handitzeko asmoz. Baina une batzuetan harrapakinak gutxitu egiten dira, eta egoera honetan aurkitzen denean esan dezakegu krisian sartzen dela. Horiek ziklikoak dira, eta historia aztertzen badugu ikusi dezakegu, nola klase agintariek erabiltzen dituzten irabazi-tasa handitzeko eta euren interesak babesteko.
Krisiak (ekonomikoak) lanarekin eta ekoizpenarekin ertziki lotuta daude. Krisiak gertatzen ohi dira kapitalistek edukitako irabaziak, metaketarako nahikoak ez zaizkienean. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea ez dela kontsumo falta oinarrian dagoena, baizik eta errentagarritasun nahikorik ez edukitzea, betiere interes kapitalisten arabera noski. Izan ere, Kapital Handiak populazioaren zati handi bat ez enplegatzea erabakitzen badu, ez da ekoizteko behar ez duelako, baizik eta esplotazio-tasa behar bezain altua ez delako. Horrenbestez, une batean, onurak nahi bezalakoak ez direnean, kostuak merkatzea erabakitzen dute; horretarako fokoa eskulanean jartzen dutelarik. Horrela, presioa mantendu egiten dute, soldata-igoerak edo lanaldi-murrizketak saihesteko.
Honekin guztiarekin, argi dago krisialdi batean sartzen bagara, ez dela eskaria eta ekoizpena modu abstraktuan bereiziko direlako. Merkatua ekoizpena baino motelago hedatzen da, produkzio hori jabe handien interesen zerbitzura baitago. Hau da ez dago pentsatuta beharrak asetzeko, bai ordea etekinak era esponentzial batean handitzeko.
Krisi bakoitza koxka bat estutzeko baliatzen dute. Ondoriozta dezakegu, tronpatzen ari garelaren inorako dudarik gabe, erabiltzen dituztela herriaren enplegu eta bizi-baldintzak (ez dezagun ahaztu hemendik ere negozioa eta irabaziak ateratzen dituztela) okertzeko, soilik horrela, irabazi-tasak mantendu edo handitu ahal baitituzte. Eta logika hori, kapitalismoaren berezkoa bada ere, bizkortu egin da bere fase neoliberalean, hau da, 1970-80 urteaz geroztik. Margaret Thatcherrek eta Ronald Reaganek Britainia Handiko eta AEBetako gobernuak, hurrenez hurren konkistatu zituztenetik, beraz. Une horretatik aurrera, liberalizazio eta pribatizazio etengabeak nola azkartzen ziren ikusten hasi ginen, eskubide sozial eta politikoen etengabeko murrizketarekin batera. Horrela (eta bloke sobietarra erortzearekin batera) forma emanez, TINA (There Is No Alternative) ospetsuari.
Azkenaldiko historian, egiturazko 4 krisi nagusirekin egiten dugu topo: 1890, 1929, 1973 eta 2007. Guztiek ez dituzte ezaugarri berdinak eta beraz, ez dute eredu bera jarraitzen. Oraingoan laburki bada ere, azkenekoa aztertuko dugu. zein logikari jarraitu zion? Horrela datorkigunaren aurrean ondorio argiagoak ateratzen ahalegintzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!