[Hala bideo] ENVISERreko langileek 22 egun daramatzate greban: Udalaren eta enpresaren isiltasunaren aurrean, borroka areagotu egingo dute
ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dute: Gasteizko Udalak eta ENVISER enpresak ez dute inolako pausorik eman gatazka konpontzeko, 22 greba egun igaro diren arren.
ENVISER enpresako langileek, Gasteizko Udalak hiriko parke, lorategi eta eraztun berdea mantentzeko azpikontratatutakoak, 22 egun daramatzate greban hitzarmen propio eta baldintza duinen alde. Enpresak apirilaren 2an egin zuen bilera bakarrean ez zuen inolako eskaintzarik helarazi, eta harrezkero ez dute berririk jaso. Udalaren aldetik, berriz, ez dute harremanik izan greba-batzordearekin
«Udalak enpresa bakarrik hartu du solaskide gisa, eta langileon ahotsa sistematikoki isilarazi du,» salatu dute sindikatuek.
Atzo, apirilaren 15eko gauean, langileek Plaza Berriko arkupeetan gaua pasa zuten, eta gaur, apirilaren 16an, Osoko Bilkuran parte hartu dute, beren aldarrikapenak zuzenean plazaratzeko. Ondoren, manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan zehar.
Langileek salatu dute Udalak azpikontratazio eredua babesten duela, eta enpresa multinazional batek –AEBetako inbertsio-funts baten jabetzakoa den ENVISERrek– irabaziak pilatzen dituela, haien lan baldintzen kontura.
«Gatazka hau lan-arloan konpondu behar da, eta ez da langileak kriminalizatuz desbideratu behar. Ez gara geldituko hitzarmen propio eta duin bat lortu arte.»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!