11/13 Makroaren mikroari erreparatuz
Makroa den oro, orokorrean datu eta hitz handiz lagunduta etorri ohi da: 601 espetxe urte, 47 auziperatu, 350.000€ gastu, 38 adingabe… Ikusiaz batera, dimentsioaren berri eman ahal digute datuok brotxakada handien tamaina oinarri hartuz. Sarri askotan ordea, mikroan erreparatuz gero, koadroa osatzen duten zertzelada txikiei begiratuta, larritasunaren sakonera ere iger dezakegu, askotariko ondorioak badituelako jada, eta gehiago izan ditzakeelako gainera.