Iñigo (LAS): “Nagusientzako mezu bat izan zen kalejira, langileak batzen eta antolatzen hasi direnaren seinale”
Gasteizen, ostalaritzako langileak antolatzera deitu zuten pasa den ostegun eta larunbatean.
Gehiago…
Gehiago…
Gasteizen, ostalaritzako langileak antolatzera deitu zuten pasa den ostegun eta larunbatean.
Greba egunak izan ziren Arabako ostalarientzat bai osteguna bai larunbata.Soldatak eguneratzea, lanaldiak txikitzea eta bajen osagarriak mantentzea eskatu zuten hainbat eragile eta sindikatuk. LABek ere bat egin zuen deialdiarekin.
10 urte daramatza Siriako gerrak guztiz egonkortu gabe. Iragan astean Aleppo hartu zuten matxinoek, Siriako bigarren hiri handiena. Jarraian, hegoaldera egin, eta Aleppo eta Damasko artean dagoen Hama hiria hartu zuten. Bart HTS koalizio islamistako matxinoek Bashar al-Assaden erregimena mendean hartu zuten.
Palestinarekin Elkartasunak “sionistekin harreman oro etetera” deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den ostiralean, ehunka lagun bildu ziren aldarria kaleratzeko.
Astebururako plan polita proposatu digu Eli Pagolak. Erreka hertzetik pasatzen den biderik buruan badaukazue, hor aurkituko dituzue segur aski hurritzak. Gaur, haren egurrarekin makilak egiteko prozesu, zailtasun, eta erabilera ezberdinak azaldu dizkigu Elik.
Gaur arratsaldean, Hiruputzuko Gaztetxearen alde egiteko, gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala salatzeko, eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute Zarauzko Hiruputzu Gaztetxetik. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan.
Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak okupazioaren gaur egungo egoeraren analisia argitaratu du,”Okupazioa egungo testuinguru politikoan” izenpean.
Azaroaren 1ean, duela hilabete, elkarretaratzera deitu zuten Euskal Herriko Mugimendu Antiespezistako kideek Donostiako Aquariumean. “Erresistentzia ekintza pasiboa” izan zen arren, Ertzaintzak hiru kide atxilotu eta beste bederatzi identifikatu zituen. Ertzaintzak gertakariaren ostean hartuko dituen neurrien zain jarraitzen dute.
Euskara larrialdi egoeran dagoela adierazi dute Euskalgintza Kontseilutik. Euskaltzale elkarte askok ere, diagnosi linguistikoa zein den ikusita, larrialdia deklaratzearen alde egin dute. 2025era begira “larrialditik indarraldira” pasatzeko prozesua abiarazteko beharra azpimarratu dute, hiztun komunitate eta herritarrei ekintzara batzeko deialdia luzatuz.
Zuiako Gaztetxea rap soinuez gainezka egongo da gaur gauean, 20:30etatik aurrera, Hil Da Laboako lagunek antolatu duten bigarren kontzertu sortan.
Trikitixa Kontrairo haien ibilbide luzeari itxiera borobila ematera itzuli da. Berriro elkartzeko eta ondo pasatzeko aitzakitzat hartuta etorri dira. Jimmy Jazzeko Aitzina Folken izango dira azaroaren 30ean arratsaldeko 20:30etan azkenego kontzertu solidario batean.
“Ez bazara konponbidea arazoa zara” lelopean mobilizatu zen atzo Euskal Herriko Mugimendu Feminista hainbat lekutan. Gaur mobilizazioaren balorazioa egin du Gasteizko Mugimendu Feministako kidea den Maialenek Hizpidean.
Tangoa baino askoz gehiago zen Carlos Spagnuoloren La Tangería irratsaioa. Edo hobe esanda, tangoa bera tangoa baino askoz gehiago dela erakutsi zigun Carlosek. Eta Carlos, lokutore baino, maisu eta lagun dela entzuten zutenentzat. Gaur, omenaldia egingo diote Carlos Spagnuolori arratsaldeko 19:00etan, Luis Aranburu udal musika eskolan, Hedegile kaleko 108. zenbakian.
“Indarkeria matxistaren aurka borrokatu” lelopean deitu dute manifestazioa Gasteizko Itaiatik hurrengo azaroaren 25ean. Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:30ean. Deialdiari buruz eta deialdi aurretik egindako salaketa eta prestakuntza lanen inguruan hitz egin dugu Hizpidean.